Oskorri: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
85.87.128.82 (eztabaida) wikilariaren 4937904 berrikuspena desegin da |
85.87.128.82 (eztabaida) wikilariaren 4937903 berrikuspena desegin da |
||
30. lerroa:
Oskorri [[1971]]n sortu zen, Deustuko Unibertsitatean emandako kantaldi baten harira. Natxo de Felipe da garai hartatik taldean jarraitzen duen kide bakarra. Oskorri izena [[Gabriel Aresti]]rekin batera sortutako Oskorri gaitz lehen ikuskizunetik dator. Ikuskizun hori erdi klandestinoa zen, eta oso leku gutxitan eman zuten. Oskorri sortzerakoan musika eta antzerkia uztartu nahi zituen egitasmoa zuten buruan. Nahiz eta beti ere jarraitua eta emankorra izan den taldeak antzerkigintzarekin eduki duen harremana, musika talde bilakatu zen handik bi urtera Oskorri.
Taldea sortu eta bi urtera, lehen aldaketa
Aspaldikoa zen Natxo de Feliperen eta Gabriel Arestiren arteko
[[Fitxategi:Oskorri (1977).jpg|thumb|300px|left|Oskorri, [[1977]]an: [[Natxo de Felipe]], [[Bixente Martinez]], [[Karlos Gimenez]], [[Anton Latxa]] eta [[Santi Gimenez]].]]
44. lerroa:
Bixente Martinez taldea utzita Izukaitzera joan bazen ere, taldearen arrakasta geldiezina zen. Polin Gurrea (saxofoia, flautak), Aingeru Berlines (baxua) eta Jose Manuel Cacho (biolina) sartu ziren taldean [[Plazarik plaza]] (Xoxoa, 1980) grabatzeko. Arrakasta masiboaren diskoa da. Oskorri Euskal Herriko talderik ezagunenetakoa zen, bai hemen eta bai atzerrian. 1978an egin zituzten lehen emanaldiak Alemanian eta Frantzian. Handik aurrera taldearen sonoritatearen hainbat ezaugarri nagusi agertu ziren harribitxiz betetako disko horretan. "[[Gaztelugatxe]]", "Violetaren martxa", "[[Furra furra]]"... bezalakoetan agerian daude balada gozoak zein dantzarako kantu arinak egiteko gaitasuna, ironia eta umorearen erabilera kritikoa, folklorearen irakurketa berritzailea eta tresna elektrikoek jantzitako sonoritate gehienbat akustikoa.
Izukaitzekin bi urte eman ondoren, Oskorrira
Zentsurak debekatutako hainbat kantuz osatutako [[Natxo de Felipe... eta Oskorri]] sortu zen diskoa (Xoxoa, 1981) kaleratuz hasi zuten hamarkada. Ondoren etorri zen taldekideen ustez Oskorriren ordu arteko lanik borobil eta landuena, [[Adio Kattalina]] ([[Elkar]], 1982). Plazarik plaza-ren jarraipen zuzena da disko hori: balada goxoak ("[[Euskal Herrian Euskaraz]]", "Nafarroa") eta kantu dantzagarriak ("Gu gaituzu Oskorri", "Kalera noa ihesi"). Baina formulak horretan eman zuen bere fruiturik dirdiratsuena. Arrakasta handia gertatu zen diskoa: 15.000 ale saldu zituzten, kopuru bikaina garai hartako euskal talde batentzat. Ildo berekoak dira hurrengo disko gehienak; handik aurrera bada Oskorri identifikatzen duen musika ulertzeko modu bat.
|