M-15 mugimendua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
15. lerroa:
'''M-15 mugimendua''', nazioartean [[ingeles]]ez ''Spanish Revolution'' ("Espainiar Iraultza", euskaraz), [[Espainia|espainiar]] estatuan [[2011]]ko maiatzaz geroztik eta 2012 urteko amaierara bitartean izan zen protesta eta [[gizarte mugimendu]]a izan zen, hasieran hainbat hiritan [[kanpaldi]] iraunkorrak eginez aste batzuetan zehar eta politikoen eta interes ekonomikoen aurkako protesta-ekintza zuzenak ondoren, ''benetako [[demokrazia]]'' eta erreforma politiko eta sozioekonomiko sakonak exijitzeko. Protestetan parte hartzen zuten pertsonei gaztelaniaz ''Ciudadanos Indignados'' (euskaraz, '''Hiritar Haserretuak''') deitu zitzaien. Protesta mugimenduak modu [[autonomo]]an garatu zen, bere baitan inongo talde edo erakunderen parte hartze nabarmenik gabe eta [[antolakuntza]] horizontal eta lauso batez. Hasierako ekimena [[maiatzaren 15]]ean Espainiako hainbat hiritan ''[[Democracia Real Ya]]'' taldeak eta atxikitako beste hainbat elkartek deituriko elkarretaratzeak izan ziren. Bertan milaka pertsona bildu ziren, [[sare sozial]]en bidez antolaturik, [[Espainia]]n benetako demokrazia eskatuz, bi alderdi politiko nagusien ([[PSOE]] eta [[PP]]) ustelkeria eta nagusigoa, gazteen [[langabezia]] altua, gobernuak [[Atzeraldi Handia|finantza krisia]] dela eta [[banku]]ei emaniko diru-laguntza salatuz eta beste hainbat aldarrikapenekin batera.
 
Mugimendu herrikoia zabaldu egin zen hurrengo egunetan, Espainiako hainbat hiritan kontzentrazio etengabeak edo kanpaldiak eginez, egunetik egunera jarraipen eta oihartzun zabala sortuz. Nolanahi ere, pertsona gehien bildu zituzten Madrilgo eta, neurri txikiagoan, Bartzelonako kanpaldiak izan ziren mugimenduaren erreferentzia nagusiak. Mugimendua zabaltzeko nabarmena izan zen [[Twitter]], [[Facebook]] eta beste sare sozialen erabilera. Mugimenduarekiko elkartasun-ekintzak nazioartera ere zabaldu ziren. [[Maiatzaren 22]]an Espainia osoan udal hauteskundeak burutu behar zirela eta, hauteskunde autonomiko zenbaitekin batera, alderdi politikoek arreta eta kezka azaldu zuten mugimenduarekiko, batzuk, gehienetan eskuinaren aldetik, mugimenduaren manipulazioa gaitzetsiz, eta beste batzuk mugimenduaren erreibindikazioak bereganatuz. Orohar, ordea, mugimendua talde politiko, hedabide eta intelektual gehienen atxikimendua jaso zuen hasierako egunetan, baina asteak aurrera joan ahala, protesten seta eta sistema politiko eta ekonomikoaren aurkako mezu iraunkorrak direla eta, botereen aldetik protesten aurkako iritziak zabaltzen joan ziren. Horrek eragin nabarmena izan protesten kudeaketa polizialean: hasieran giro baketsuan garatu baziren ere, hauteskundeen ondoren eta bereziki kanpaldietatik protesta-ekintza zuzenagoetara igarotzean, protesta egiten zutenen aurkako [[poliziaren gehiegikeria|errepresio poliziala]] areagotzen joan zen. Dena den, hauteskunde egunaren ondoren, mugimendua indarra galtzen joan zen, politologo eta soziologoen iritziz, erreferentzia sinboliko eta ideologiko argia ez izateagatik eta [[lidergo]] ezagatik. Azkenik, ekainaren erdialdean kanpaldi gehienak desegin ziren, baina bestelako protesta ekintzak antolatzen jarraitu zen. Hilabeteak pasa ahala, mugimendua indarra galtzen joan zen, baina horren ordez arloan arloko protesta eta mugimendu ugari sortu zenziren, bereziki [[Atzeraldi Handia]] dela eta ezarrtiakoezarritako [[2011-2013ko murrizketa sozialen aurkako protestak Espainian|murrizketen aurkakoaurka]]. ekimen2014ko hasieran, ordea, [[Ahal Dugu]] moduanalderdia etasortu 2012kozen amaierarakomugimenduaren hasierantxanda izanhartzeko. Parte hartu zuen indarrarenlehenengo hondarrakhauteskundeetan bainoarrakasta eznabarmena zirenlortuta, geratzenPP eta PSOE alderdien bipartidismoa hautsi zuen indarretako bat izan zen.
 
[[Hego Euskal Herri]]ko hiriburuetan ere kanpaldiak eta protestak izan ziren, Espainian izandako protesten ildotik, antzeko erreibindikazioekin eta, hasieran horren inguruko kritikak izan baziren ere, horiei gaineratu lekiokeen kutsu abertzalea erabat baztertuz.