Hilobi Santuaren eliza (Torres del Río): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
14. lerroa:
| garaia = [[XII. mendea]]
}}
'''Hilobi Santuaren eliza''' ([[gaztelania]]z ''Iglesia del Santo Sepulcro'') [[XII. mendea]]n<ref>[http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/relacionado/3163/ Hilobi Santuaren eliza] turismo.navarra.es webgunean</ref> eraikitako eliza [[arkitektura erromaniko|erromanikoa]] da, [[Torres del Río]] nafar udalerrian. [[Donejakue bidea|Done Jakue BideaBidearen]]ren ertzean koaktua, eliza funerarioa zela pentsatzen da gaur egun, nahiz eta tradizionalki erromesen argidorrea edota [[Tenpluko Ordenaordena|Tenpluko Ordenaren]]ren eliza zela uste izan den.
 
Oinplano [[oktogono|oktogonala]] du, eta [[kupula]] eta [[linterna]] oktogonalak ere baditu. Arkitektoa, eta berarekin lan egin zuten eskultoreak, bezero kristauen zerbitzuan aritu ziren [[mudejar]]rak ziren. Eraikinaren diseinuan, [[Kordoba]]ko artearen eragina ikusten da, baina [[zisterzistertar]]tarrenren xehetasunak ere somatzen dira. Tenplarioen eliza izan zela aipatu izan da, batez ere oinplano oktogonal bitxiarengatik, baina ez dago hipotesi hori baieztatzen duen beste daturik. Badakigu, ordea, [[1100]]an eliza eta bertan zegoen monasterioa [[Iratxeko monasterioa|Iratxeko monasterio]] benediktotarrari eman zitzaizkiola, nahiz eta, seguru aski, une horretan aipatzen den eliza ez izan oraingo bera, baizik eta bere aitzindaria. Agiriek erakusten dute, bestalde, eliza hau [[XIII. mendea|XIII. mende]] hasierarako Hilobi Santuaren Ordenako fraideena zela.
 
1932an [[monumentu historiko-artistiko]] sailkatu zuten.
27. lerroa:
Fatxada nagusia hegoaldean dago, eta oso sinplea da. [[Erdi puntuko arku]]a du, ginbela begetalak dituzten bi zutaberen gainean. [[Tinpano (arkitektura)|Tinpanoak]] apaindura urria du eta [[pilastra|pilastren]] gainean doa.
 
Oktogonoaren alde ezberdinak bereiztuz zutabe luzeak daude, eta, gainera, hiru gorputzena banatzen dira, moldura batzuekin bereizturik. Bigarren gorputzean oso irekiak diren [[arku zorrotz(arkitektura)#Bi zentrotako arkuak|arku zorrotzak]]ak daude, hormaren bultzadak lurrera eramateko. Gorputz honetan ere ikus daitezke oso apaindurik dauden leihoak, arku lodiekin, [[atezango]] finak eta apaindura begetalez hornitutako ginbela handiekin. Hirugarren gorputzean erdi puntuko zortzi leiho irekitzen dira. Atezangoetan zutabeak dituzte, apaindura begetalezko ginbelekin, eta arku abozelatuak. [[Intrados]]ean leiho bakoitzak badu beste arku bat barruan, ertz biziko pilastra batzuen gainean. Horrela, leiho estuak suertatzen dira, argiztapen gutxi ematen dutenak.
 
Absidea sasizirkularra da oinplanoan. [[Idulki]] baten gainean doa, inguruko kale-mailaren irregulartasunari egokitzeko. Oktogonoaren beste aldean, abisdearen parez-pare, goraino igotzeko eskailera gordetzen duen gorputza dago. Teilatua eusteko, harburu serie trinko bat badago goialdean. Estalkia oktopiramidala da, [[Eunate]]ko elizan bezala, eta han bezala, harlauzaz osatua. Estalkiaren gailurrean, azkenik, eliza osoaren eskalan eginiko eredua balitz bezala, harrizko linterna dago.
40. lerroa:
Barnealdean 50 ginbela zizelkatu daude, horietatik bi istoriatuak. Bi harburu zizelkatu daude, animalia bat ahoan duen piztia baten burua eta sileno baten burua. Zimazioak oso garatuak daude, eta xakeztatuz osaturiko lau bandekin apainduta doaz. Kupulako arkuetan idazkun batzuk daude, batzuetan [[apostolu]]en izenekin, ''me fecit'' ([[latin]]ez ''"egin ninduen"'') idazpuruarekin, baita giza aurpegi baten marrazkiarekin eta gurutze loreztatu batekin ere.
 
[[Kupula]] da, hala ere, Hilobi Santuaren elizako elementurik ikusgarriena eta behinena. Horma bakoitzaren erdian bi harburu daude, bakoitza lau bozelez osatua. Horien gainetik, eta izkinetako zutabeen ginbelen gainetaik, xakeztatu bat doa, oinplano osari buelta emanez. Harburuetatik ateratzen dira kupula eusten duten zortzi arkuak, [[izar]] itxura sortzen dutenak, erdiko [[giltzarri]]tik pasa gabe, horrela erdian beste oktogono bat sortzen delarik. Erdiko oktogono horretan badago zirkulu bat inskribatua, hau ere xakeztatu batez apindua. Beste zortzi arkuak izkinetako zutabeetan bermatzen dira. Kupulako nerbio hauen diseinuak eragin musulmandar garpia erakusten du, eta Zaragozako [[AljaferíaAljaferia jauregia|Aljaferían]]n zeuden kupulen diseinua eredutzat hartu ahal zituzten. Hala eta guztiz ere, kupula honetan lan egin zuten harginek [[estereometria]]n ezagutza sakonak zitzutela erakutsi zuten.
 
Argiztapena leiho txiki batzuen bitartez lortzen da. Leiho hauek, gainera, [[LanguedocLengadòc|Languedoceko]]eko lantegien eta musulmandar artearen eraginak biltzen dituzten harrizko [[sareta]]k dituzte. Sareta hauen apaindura arkitekturakoa da, dorretxoak eta abar baitituzte (zeruetako [[Jerusalem]]eko zortzi ateak irudikatuz agian).
 
Kupularen gainean linterna bermatzen da, oinplano oktogobnalekoa eta kupulatxo batez estalia. Eliza hau Done Jakue Bidean zegoenez, aditu batzuek diote erromesak gidatzeko argidorrea izango zela.
48. lerroa:
=== Kristo gurutziltzatua ===
 
Elizaren presbiterioan, errege-koroa daraman [[Kristo]] gurutziltzatu bat dago. Lau iltze daraman arren (ohikoena hiru izaten da), errealismoa adierazten du irudiak, eta ondorioz [[XIII. mendea|XIII. mende]] hasierakoa dela esan ohi da. Tamaina ertaina du (98 cm) eta kalitate handikoa da.
 
== Erreferentziak ==