Perkain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
|jaiotza herria = [[Aldude]]
|jaiotza herrialdea = {{Bandera|Nafarroa Beherea}}
|heriotza data = [[galdera-marka|?]]
|heriotza herria = [[galdera-marka|?]]
|heriotza herrialdea =
|banderatxoa =
20. lerroa:
}}
 
'''''Perkain''''' —jaiotzako izen deiturak: '''Juan Martin Inda'''— ([[Aldude]], [[Nafarroa Beherea]], [[1760]] eta [[1770]] artean - [[galdera-marka|?]], [[galdera-marka|?]]) [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] [[pilotarien zerrenda|pilotari]] ospetsua izan zen, [[laxoalaxo]]zaz aritu zena.<ref>''Nosotros Los Vascos, Juegos y Deportes (Volumen I, La Pelota Vasca)''. Lur Argitaletxea. ISBN 84-7099-261-9</ref><ref>''Gizonak (Los forjadores de Euskal Herria) (2. liburukia)''. Kriselu. ISBN 84-7728-211-0</ref> Lehendabiziko pilotari famatua da, bere garaiko pilotaririk onenetakoa. Azantza, Haroztegi eta Kurutxet pilotariekin aritu zen lehian. Bertso famatu batzuen eta Harispek frantsesez idatzitako antzerki baten (1903) gaia izan da Perkain.
 
== Bizitza ==
Perkaini buruzko datuak urriak dira oso. Partidaren datak aintzat hartuta, litekeena da [[1760]] eta [[1770]] artean jaioa izatea. Jaioterria [[Aldude]] zuen, Zamukei auzoa hain zuzen ere. Perkain ez zen bere izena, baizik eta bere baserriarena, segur aski Perkainea edo Perkainenea. [[Louis Dassance]]ren ustetan, [[Tolosa]]n jokatu zen partida aurreko kontratu batean haren izena ageri da: ''«Juan de Inda, alias Percain»'' dio agiriak.
 
Kondairak dioenez, [[Frantziako Iraultza]]ren garaian iraultzaren aurkako jarrera zuelako [[Hego Euskal HerriHerria|Hego Euskal Herrira]]ra ihes egin zuen. Horregatik, [[1790eko hamarkada]]n Hego Euskal Herrian jokatu zuen. Baztanen zela, bere arerio Kurutxetek ''Aldudeko erronka'' bota zuen. Perkain, etxera itzultzeko baimena lortuta, partida jokatzera joan zen. Hala ere, Baionatik soldaduak bidali zituzten hura atxilotzeko. Errepublikazaleen atsekaberako, partidua ikustera joan ziren 6.000 lagunek Perkain babestu zuten. Kondairak dioenez, Perkainek, partida irabaztekotan zegoelarik, soldadu taldearen buruzagia pilotakadaz jo eta bertan hil zuen. Kondaira horretan oinarriturik sortu zen [[Pierre HarispeHarizpe|Pierre Harisperen]]ren ''Perkain; drame sous la Terreur et dans le pays Basque'' liburua, bai eta ''Perkain le basque'' opera (1931) ere.
 
Haren heriotzari buruzko datuak ez dira ezagunak.