Joana Beltraneja: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[File:Joanna of Castile.jpg|thumb|250px|right|Joana Beltraneja]]
'''Joana Gaztelakoa''' ([[Madril]], [[1462]]ko [[otsailaren 28]]a – [[Lisboa]], [[1530]]eko [[apirilaren 12]]a), '''''La Beltraneja''''' izengoitiz, [[Gaztelako erresumaErresuma|Gaztelako]] infanta eta [[Portugalgo erresumaErresuma|Portugalgo]] erregina ezkontidea izan zen.
 
[[Henrike IV.a Gaztelakoa|Henrike IV.a]] [[Gaztelako erresumaErresuma|Gaztelako]] erregearen eta Joana Portugalgoaren alaba. [[1462]]an Gaztelako koroaren oinordeko izendatu bazuten ere, [[1464]]an nobleen eta erregearen arteko gerra zibila piztu zenean, Gaztelako noble batzuek neurri hori baliorik gabe uzteko eskatu zuten, sasiko alaba zelakoan (''Beltraneja'' deitzen zioten, [[Beltrán de la Cueva]] noblearen alaba zelako edo). [[1468]]an, Henrike IV.aren arrebaorde [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabetek]] oinordekotza lortu eta, sasikoa zelakoan, guztiz baztertu zuten Joana printzesaren eskubidea ([[Toros de Guisandoko hitzarmena]]).
 
Handik aurrera hasi zen Elisabet, gerora [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet Katolikoa]] izango zena, agintera heldu nahian: Guisandon agindu ez bezala, [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Aragoikoarekin]] ezkondu zen. Bestalde, Guienako duke frantsesarekin, lehenik, eta Portugalgo erregearekin, ondoren, saiatu ziren Gaztelako noble batzuk Joana printzesa ezkonarazten, baina huts egin zuten eginahal horietan. [[1474]]an Henrike IV.a hil zenean, Joanaren alde jarri ziren hasieran noble gehienak eta Portugalgo erregea. [[1475]]ean ezkondu ziren Joana eta [[Alfontso V.a Portugalgoa|Alfontso V.a]] Portugalgo erregea, bere osaba, baina Elisabet Katolikoaren aldeko osteak nagusitu eta Portugalgo komentu batera erretiratu zen hil arte Joana Beltraneja.
 
== Erreferentziak ==