Jacques Santer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
[[Zuzenbide]]-ikasketak egin zituen, [[Estrasburgo]]n, [[Parisko Unibertsitatea]]n, eta hiriburu horretako Zientzia Politikoetako Eskolan. [[1961]]-[[1965]] bitartean Luxenburgoko Apelazio Auzitegiko abokatu izan zen. Europako Legebiltzarrean, Alderdi Kristau Sozialeko kide gisa, lehendakariorde izan zen 1975-1977 bitartean; [[1979]]an eta [[1984]]an Europako Legebiltzarreko kide hautatu zuten. [[1976]]an Luxenburgoko Hiriko Magistratu hautatu zuten. [[1979]]-[[1984]] bitartean Finantza, Lan eta Gizarte Segurtasuneko ministro izan zen, [[Pierre Werner]]ren gobernuan. [[1984]]ko Legegintzarako hauteskundeen ondoren, Pierre Wernerren lekua hartu zuen Lehen Ministro eta Estatu-ministro gisa. Aldi berean, bere gain hartu zituen Finantza-ministerioa eta Posta eta Telekomunikazioetako ardurak.
 
[[1985]]eko ekainean [[Europako Ekonomia ErkidegoErkidegoa|Europako Ekonomia Erkidegoko]]ko Batzordeko lehendakaritza bereganatu zuen, Santarren gidaritzapean. Aginpidean egon zen sei hilabeteetan arazo handiei aurre egin behar izan zien: [[Golkoko gerra]], [[kurdu]]en arazoa, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]]ren kinka larria, eta jugoslaviar errepubliken arteko gatazkari, besteak beste, [[Europa]]ko nekazaritzako eta merkataritzako barne-arazoak ahaztu gabe. [[1994]]ko ekaineko hauteskundeetan lehendakaritza lortu zuen berriro, eta urte horretan bertan, uztailean, Europako Batzordeko lehendakari hautatu zuten, [[Delors]]en lekuan. [[1995]]eko urtarrilean Luxenburgoko Lehen Ministro karguaren dimisioa eman zuen. 1999-2004 urte bitartean, Santer Europar Legebiltzarreko kide izan zen.
 
[[1991]]n Robert Schuman saria jaso zuen, Europa Batuaren alde egindako lanarengatik. 1998. urtean, Gizarte Zientzietako [[Asturias Printzea Saria]] eskuratu zuen.