Al-Hoceimako lehorreratzea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
35. lerroa:
[[1923]]ko irailean, [[Miguel Primo de Rivera|Primo de Rivera]]ren estatu-kolpea izan zen, hasiera batean, [[Marokoko Protektoratu Espainiarra|Babesletza]] uztearen aldekoa, baina, [[1924]]an, [[Abd el Krim]]en erasoek [[Tetuan]], [[Ceuta]] eta [[Melilla]]n berriro atzerarazi zituenean, riftarra garaitu eta espainiarrak [[Marokoko Protektoratu Espainiarra|Babesletza]]n ezartzeko gogo bizian jarri zen.
 
== Lehorreratzearen plana ==
[[1925]]eko aprilean, gertaera esanguratsua izan zen: espainiarren aurka izandako garaipenen ondoren, [[Abd el-Krim]]ek Babesletzaren alde frantsesari egin zion eraso. Honek riftarren aurka egingo zuen fronte komuna egiteko ideia eman zien frantses eta espainiarrei eta, urte bereko ekainean, Madrilgo konferentzian itxi zituzten hainbat akordio. Horietako bat izan zen [[Al-Hoceima]]ko espainarren lehorreratzea, aireko eta ureko flota konbinatu frantses-espainiar baten laguntzaz egingo zena.
 
[[Al-Hoceima]], Beni Urriaguelen kabilaren asentamenduan zegoen eta [[Abd el Krim]] bertan ari zen riftarren altxamenduen buru. Espainiarrek lurretik egin zituzten operazio militar guztiek, [[Annualgo hondamendia]]n amaitu zuen [[1921]]ekoa tarteko, gune honen okupazioa zuten helburu eta, bat bestearen atzetik, porrotera joan ziren.
 
Operazioak 18.000 gizon lehorreratzea aurreikusi zuen, azkenean 13.000 besterik ez baziren izan ere. [[Al-Hoceima]] okupatu eta 11.000 riftarrez osatutako arerioari egingo zien aurre. Espainiaren lehen ekintza anfibioa izango zen eta, [[I. Mundu Gerra]]n, [[1915]]ean, anglofrantsesek [[Gallipoliko gudua|Gallipoli]]n eginiko antzeko operazioak izandako porrotak ez zion lasaitasunari lekurik uzten.
 
Hori gutxi bazen, lurrak lehorreratzeko zailtasunak ematen zituen eta riftarrek ondo baino hobeto ezagutzen zuten gunea zen. [[Miguel Primo de Rivera|Primo de Rivera]]k sakontasunez ikertu zuen [[Gallipoliko gudua|Gallipoli]]ko hondamendia eta asko zaindu zuen lehorreratze plana.
 
Jakinaren gainean egon zitezkeen riftarrek lurraldea indartu eta minatu zuten eta espainiarrek lehorreratze gunea aldatu beharrean izan ziren, [[Al-Hoceima]]tik mendebaldera aldera zeuden Cebadilla hondartza eta Quemado kalara joan ziren.
 
== Erreferentziak ==