Burunda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
16. lerroa:
'''Burunda''' [[Sakana]] haraneko hiru zatietako bat da ([[Ergoiena]] eta [[Arakil]]ekin batera). Antzina, [[Urdiain]]go ''Batzarramendi'' dermioan biltzen ziren herriek osatzen zuten ''Burundako Unibertsitatea''. Gaur egun, [[Ziordia]], [[Olatzagutia]], [[Altsasu]], [[Urdiain]], [[Iturmendi]] eta [[Bakaiku]] udalerriek osatzen dute Burunda.
 
[[Burunda ibaiibaia]]a igarotzen da udalerri horietatik guztietatik, [[Arakil (ibaia)|Arakil ibai]] izena hartu aurretik.
 
Igarobide garrantzitsua izan da eta gaur egun ere da, Burunda zeharkatzen baitu Iruñea eta Gasteiz lotzen dituen bideak, bai eta Nafarroa eta Araba Gipuzkoarekin lotzen dituzten hainbat bide ere.
 
== Burundako euskara ==
[[Koldo Zuazo]] euskalariak dioenez, [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan [[euskalki]]ak aztertzen ibili eta gero, Burundakoa da berak ezagutu duen [[euskara|euskal]] hizkerarik bereziena.<ref name="SakanakoEuskara">Koldo Zuazo (2010): ''Sakanako euskara: Burundako hizkera'', Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2010.</ref> Ezaugarri hauek egiten dute berezi:
 
* Arabatik, Gipuzkoatik eta Nafarroatik elikatu da, duen kokalekua dela kausa.
* Euskararen elementu zahar ugari gorde du (igarobide garrantzitsua denez, harrigarria da hori). Konparazio baterako, bustidurarik ez egitea: ''il, in'' eta ''it'' bere horretan esaten dira, ''ill, iñ'' eta ''itt'' egin gabe: ''mutila, lainua, iturria'' esaten dute, eta ez ''mutilla, laiñoa'' eta ''itturria''.
* Burundako eta Sakanako gainerako hizkeren artean dagoen aldea. Esate baterako, Sakanan ''dakit, dakiyo, dakigu'' gisako [[euskal adizki|adizki]] bereziak esaten dira, ''zait, zaio, zaigu'' gisakoen ordez. Adizki horiek Sakanan sortu dira, baina ez dira Burundara zabaldu.
 
== Erreferentziak ==