Karlomagno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t izenok ez dira oharra jartzeko bezain antzekoak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Dürer karl der grosse.jpg|right|thumb]]
 
'''Karlomagno''' edo '''Karlos I.a ''Handia'''''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> (742 - [[Akisgran]], 814), [[karolingiarrakkarolingiar leinua|karolingiar]] dinastiaren buru izan zen, [[frankoak|frankoen]] errege ([[768]] - [[814]]), [[LonbardiaLombardia|Lonbardiako]]ko errege ([[774]] - [[814]]), eta, [[Leon III.a]] aita santuak izendatuta, Mendebaldeko enperadore ([[800]] - [[814]]). [[Pepin Laburra]] zuen aita.
 
== Bizitza ==
Pepin Laburra hildakoan, erresuma banatu egin zen Karlomagno eta Karloman anaien artean. Karlomanen heriotzaren ostean ([[771]]), Karlomagno errege bakarra bihurtu zen. Lonbardiarrak garaitu zituen, eta [[Italia]]ko iparraldeko nagusi bilakatu zen ([[774]]). [[Lope II.a Gaskoiniakoa|Lope II.a Baskoniako dukea]] menperatu eta [[Akitania]]ko erresuma sortu zuen; [[Abd ar Rahman I.a|Abd ar-Raman I.a]] [[Kordoba]]ko emirraren eta haren [[Zaragoza]]ko gobernadore baten arteko liskarrez baliatuz [[musulman]]en konkista gelditzen saiatu zen. Horretarako, Nafarroan zehar sartu zen, eta, aldi berean, Kataluniatik bidali zituen bere gudarosteak. Zaragoza sinbolikoki hartu eta itzultzean, Frantziako bidean zihoala, [[baskoi]]en kontra eraso egin zuen, eta [[Iruñeko harresiak]] suntsitu zituen. [[Pirinioak]] pasatzen ari zela, ordea, baskoiek [[Orreaga]]n prestatutako segadan erori zen, eta Karlomagnoren iloba [[Errolan]], [[Bretainiako marka|Bretainiako Markako]] dukea, hil zuten. Ondorioz, bere armadaren erretagoardia galdu zuen, [[778]]ko [[abuztuaren 15]]ean.
 
Gertakizun hori ezusteko handia izan zen frankoentzat, eta hura estaltzearren ''[[Errolanen kantua|Errolanen kantorea]]'' izeneko kantu epikoa asmatu zuen [[Turold]]ek. Pirinioen hegoaldean musulmanak gerarazteko segurtasun-zona ezarri zuen ([[Hispaniako Marka]]) eta Bretainian gauza bera egin zuen Iparraldeko herrien aurka ([[Bretainiako marka|Bretainiako Marka]], [[789]] - [[790]]). [[Bavaria]]n manupekotasuna ezarri ([[787]]), [[Saxonia]] anexionatu ([[799]]), eta [[frisiar]]rak ([[785]]), [[Panonia]]ko [[avarar]]rak ([[791]] - [[796]]) eta [[saxoi]]arrak ([[804]]) garaitu eta kristautasuna ezarri zien. Leon III.a aita santuak longobardoen errege eta mendebaldeko enperadore izendatu zuen [[Eguberria|Eguberri]] egun batean, [[800]]eko [[abenduaren 25]]ean hain zuzen ere.
 
Karlomagno gerra-aitzindari eta errege kristau nagusia bihurtu zen, eta bere meneko herri guztiei kristautasuna ezarri zien. Bere menpeko lurraldeak, Hispaniako Markatik [[Danubio]] eta [[Elba (ibaia)|Elba]] ibaietaraino, eta [[Italia]]tik [[Danimarka]]raino antolatzen ahalegindu zen. Errege absolutua izan zen, zaldun frankoen arteko aholkulari batzar bat baldin bazuen ere; «Jainkoak koroatua» deitu zion bere buruari; berak izendatzen zituen apezpikuak eta abadeak; berak deituta bildu ziren kontzilioak, eta berari fideltasuna zin egitea inposatu zien pertsona libre guztiei. Konkista leku bakoitzean konderria antolatu zuen, eta legeak araudi batean bildu zituen.
 
Hala eta guztiz ere, berpizkunde kultural garrantzitsuaren bultzatzaile izan zen ([[Karolingiar Pizkundea]]). Izan ere, bere jauregian eskola bat sortu zuen, monasterioetan arte-lantegiak ugaldu zituen, eta bere garaiko jakintsuak biltzen ahalegindu zen: [[Alkuino Yorkekoa]]; [[Pedro Pixakoa]]; [[Paulo Diakonoa]]; [[Eginardo]]... Nekazaritza, industria eta merkataritza sustatu zituen. Hala, bada, alde batetik kristautasuna hedatu zuen; bestetik, Ekialdearekin merkataritza harremanak berrabiarazi zituen. Bera hil aurretik, bere seme [[Luis Errukitsua|Ludoviko Pio]] edo Luis Errukitsua koroatu zuen, [[813]]-[[814]]an. Karlomagnoren biografia Eginardok idatzi zuen.
 
== Erreferentziak ==