Boltxebike: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Boltxebike'''<ref>[http://www.ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=bolchevique Zehazki hiztegia — EHU]</ref> (большевик [[errusiera]]z; «gehiengoaren kidea») Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokratako fakzioetako bat zen, [[Vladimir Lenin]]ek gidatutakoa. Beste fakzioa Julius Martoven [[mentxebike]]ak ziren.
 
Boltxebikeek, Leninen tesiei jarraiki (geroago [[vladimir Lenin|leninismo]] deituko zena), alderdi komunista itxi, profesionalizatu, homogeneo eta antolakuntza gaitasun handikoa biltzen zuten: langile-mugimenduaren abangoardia izango zen eta iraultzaile profesionalez osaturik egongo zen alderdia (mentxebikeek alderdiaren oinarriekiko irekitasuna hobesten zuten bitartean).
 
Alderdiaren baitako zatiketa bere II. Kongresuan jazo zen, [[Londres]]en [[1903]]an. Leninek alderdiaren antolakuntza ikuspegi berezkoa garatu nahi izan zuen, nahiz eta alderdiaren gehiengoa Mertoven alde egon. Hala ere, Mertoven tesiak gutxiengoa izan ziren Zuzendaritza Komitean (hortik dator ''mentxebike'' izena: «gutxiengoa»).