Astelena pilotalekua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
| izena = Astelena pilotalekua
| irudia = Astelena pilotalekua, 1960.jpg
| irudi oina = Astelena pilotalekua, 1960an. [[Jesús García Ariño|Garcia Ariño I.a]] da jokatzen ari ziren pilotarietako bat.
| dn = 43
| mn = 11
21. lerroa:
| jabea = Eibarko Udala
}}
'''Astelena''' [[Eibar]]ko udal [[pilotaleku]]a da, [[1904]]ko [[ekainaren 24]]an inauguratua, Eibarko jaiak ospatzen ari zirela, [[Donibane egunjaia|Donibane egunez]]ez. '''''Pilotaren Katedrala''''' goitizenez ezaguna,<ref>Unai ZUBELDIA: [http://www.berria.eus/paperekoa/1483/020/001/2011-01-28/elizara_ez_katedralera.htm «Elizara? Ez, Katedralera»], ''Berria'', 2011-01-28.</ref> 1.250 lagunentzako edukiera du. Eraiki zenetik, hainbat aldiz eraberritu dute eraikina, azkena 2006 eta 2007. urteetan. [[Bergara]]ko udal pilotalekuarekin batera, pilota partida profesionalak jokatzen diren pilotalekurik zaharrenetakoa da, eta adituen bilgune<ref>[[Migel Gallastegi|Migel GALLASTEGI]]: [http://www.ahotsak.eus/eibar/pasarteak/eib-068-031/ «Astelena frontoia adituen bilgune»], ''Ahotsak.com'', 2008-05-28.</ref> zelako jarri zioten ''Pilotaren Katedrala'' goitizena.
 
== Historia ==
Pilotaleku estaligabetzat estreinatu zuten 1904ko ekainaren 24an. Hilabete batzuk geroago aurkeztu zen estalkia jartzeko proiektua. XX. mendeko lehen bi hamarkadetan, pilotaz beste, beste hainbat erabilera ere zuen pilotalekuak: jaialdiak, afariak, bazkariak, kontzertuak... Eibarko kultura eta gizarte zentroa zen.<ref name=Casado2013>{{es}} Edu CASADO: [http://blogs.20minutos.es/quefuede/2013/07/31/santuarios-del-deporte-fronton-astelena-de-eibar-la-catedral-de-la-pelota/ «Santuarios del deporte. Frontón Astelena de Éibar, la Catedral de la pelota»], ''Qué fue de...'' bloga, 2013-07-31.</ref>
 
[[espainiako Gerra Zibila|1936ko gerragerran]]n, kuarteltzat eta jantokitzat erabili zuten. Gerra haren ondoren etorri zen Astelena pilotalekuaren loraldia: 1946an lehendabizikoz jokatu zen hor [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia]]ren finala ([[Mariano Juaristi|Atano III.aak]]k mendean hartu zuen [[Jose Luis Akarregi|Akarregi]], 22–16). Geroztik, txapelketa horretako beste zazpi finalen jokaleku izan da, azkena 1999koa.<ref name=Casado2013/>
 
1969tik 1972ra egin zioten lehenengo eraberritze handia, fatxada modernista errespetatuta. 1976an, [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]] alderdiak Astelenan egin zuen legeztatua izan ondorengo lehenengo mitina ([[frankismo]] garaian, oposizioko beste hainbat alderdi politiko bezala, legez kanpokoa zen PSOE).<ref name=Casado2013/>
 
2005ean, pilotalekua itxi zuten, Vidarte eta Gaztañazatorre familien arteko desadostasunak zirela kausa. Vidarte familia zen pilotalekuaren %&nbsp;40ren jabe eta pilotalekua kudeatzen zuen [[Aspe (enpresa)|Aspe enpresaren]]ren jabe; eta pilotalekuaren %&nbsp;60ren jabe zen Gaztañazatorre familia. Gaztañazatorre sendiak 120.000 euro eskatzen zizkien Asperi, pilotalekua erabili ahal izateko. Azkenean, 2007an ireki zen Astelena berriro, Eibarko Udalak bi familiei pilotalekua erosi eta gero. Trukean, hiru milioi euro ordaindu zizkion Udalak Gaztañazatorre familiari, eta eraikinak aurrealdean dituen etxebizitzen gaineko eskubide batzuk eman zizkion Vidarte familiari.<ref>[http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20070405/11802/eu/Astelena/katedralak/maiatzean/irekiko/ditu/berriro/ateak «Astelena katedralak maiatzean irekiko ditu berriro ateak»], ''Gara'', 2007-04-05.</ref>
<ref name=Casado2013/>