Armada karlista (Lehen Karlistaldia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
== Infanteria ==
[[Fitxategi:Infanteria Navarra-album.jpg|thumb|right|150px|''"Albúm de las Tropas Carlistas del Norte"''. [[Madril]]. [[1840ko hamarkada]].]]
[[1833]]ko [[urriaurri]]nan gerra hasi zenean, ez zegoen armada karlistarik berez, gobernuaren neurrien ondorioz desagertzear zeuden milizia errealistetako zenbait militar taldek eta, [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.aren]] erregealdiaren amaierako garbiketen ondorioz, aginterik ez zuten ofizialek gidatutako gaizki armatutako nekazariek egindako altxamendu bat izan baitzen ordukoa.
 
Hor zehar sakabanatutako matxinatuen talde haiek askoz zailduagoa zegoen armada liberala hirietan gotorraraztea izan zen [[Tomas Zumalakarregi|Zumalakarregiren]] lorpenik handiena. Dena den, euskal lurretan borrokatu ziren soldadu karlisten kopurua [[infanteria]] liberalak zituena baino askoz murritzagoa izan zen beti. Oso zaila da kopuru zehatzik ematea, gorabehera handiak zeudelako baina, halere, [[1834]]ko [[uztail]]ean [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Don Karlos]] gerraren erdigunera iritsi zenean han aurkitu zituen 16.000 soldadu ingurutik [[1836]]tik aurrera armada karlistak izango zituen 35.000 soldaduen artean egon zen kopuru hura.
13. lerroa:
{{esaera2|Euskal batailoiak oso trebeak dira, oro har, hildakoak lumatzen. Ganberazain iaioenak ere ez lituzke gaindituko. Borrokaldiaren ondoren, pixka batean itxoin beharra dago, berriz ere elkartu aurretik, soldaduak jantzi daitezen. Ingelesei gorbata beltzak eta galtzerdiak uzten dizkiete, karlistek ez dutelako halakorik erabiltzen. Izugarria da hilotz biluzien itxura, gorbata eta galtzerdiak beste arroparik gabe.}}
 
Armada liberalak izugarri ekipo astun eta deserosoa zuen. Zumalakarregik, ordea, egoerara moldatzearren, [[motxilabizkar-zorro|motxilak]]k beharrean olanazko zakuak eta kaskoen ordez gerora tropa karlisten bereizgarri nagusia izango zen [[txapel]]a erabiltzea bultzatu zuen. Horrekin batera, bere gizonak batailoietan antolatu zituen, talde horiek liberalen erregimentuak baino txikiagoak izanik, gidatzeko eta maniobratzeko errazagoak baitziren.
 
Iparraldeko armada karlista sendotu ondoren, bakoitzaren jatorriaren araberako dibisioetan banatu zen infanteria. [[1839]]an [[Nafarroa|nafar]] dibisioak hamahiru batailoi zituen, [[araba]]rrak zazpi, [[gipuzkoa]]rrak zortzi, [[bizkaibizkaia|bizkaitarrak]]tarrak bederatzi, [[kantabria]]rrak hiru eta [[Gaztela]]koak lau.
 
== Zalditeria ==
29. lerroa:
Dena den, [[zaldi]]ak lortu ezina ere armada karlistaren egoera larriaren adierazgarri bihurtzen da. Hala nola, zalditeriaren barruan "zaldirik gabeko" bi konpainia zeuden, kostazain lanez arduratuta.
 
[[Iberiar penintsula|Penintsulako]] espedizioen aldian izan zuen protagonismorik handiena zalditeria karlistak. Gorputz hori ezinbestekoa zen [[mesetaiberiar goi-lautada|mesetako]]ko zabaldietan ondo maniobratzeko. [[1837]]ko [[maiatz]]ean, 1.200 zaldun inguru [[Errege espedizioa]]n abiatu ziren, erregegaiarekin batera. Saiakera hark porrot egin zuen, hondamen handirik jasan ez zuten arren, baina porrot haren ondorioz halako ekimenak bertan behera utzi zituzten, eta gorputz militar hark protagonismoa galdu zuen.
 
== Artilleria ==
39. lerroa:
[[1835]]ean [[Joaquín Montenegro]] artilleriako brigadierra batu zitzaien karlistei. Artilleria gorputza antolatzeaz arduratu zen eta haien arduraduna izan zen gerra osoan zehar. Zubillagako arma lantegi eta galdategia sortu zuen [[Oñati]]n, eta artilleroentzako eskola bat ere antolatu zuen. Haren antolakuntza gaitasunei esker, karlistek 60-70 kanoi izan zituzten gerrako [[hilabete]] gehienetan zehar. Halere, Don Karlosen jarraitzaileek ez zuten inoiz [[Iruñea]] edo [[Donostia]] bezalako gotorlekurik menderatzeko adina artilleria sendorik izan, eta [[Bilboko setioa|Bilboko setioetan]] artilleria liberalaren azpitik ibili ziren.
 
Munizioari dagokionez, gerra hastean [[bolbora]] eta [[bala]] fabrikak ibiltariak izan ziren, eta [[1836]]tik aurrera [[Tolosa]]n, [[Legutio]]n eta [[AmeskoakAmeskoa ibarrak|Ameskoaetan]] finkatu ziren. Dena den, karlistek armada liberaletik lortzen zituzten arma eta munizio gehienak. [[1834]]ko [[urtarril]]ean, adibidez, Zumalakarregik [[OrbaitzetaOrbaizeta|Orbaitzetako]]ko arma fabrika konkistatu eta kanoi bat eta 50.000 kartutxo bereganatu zituen.
 
== Osaera ==
88. lerroa:
* Trenen konpainiak, 150 lagun.
* Zulatzaile konpainia, 390 lagun.
* [[RamónRamon Cabrera|Cabreraren]] miñoi-konpainia, 100 lagun.
* Cabreraren ordenantzak, 100 lagun.
* Cabreraren gidariak 100 lagun.