Francoren diktadura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
Koro (eztabaida | ekarpenak)
79. lerroa:
 
[[1938]]an Prentsaren Legea jaio zen, [[1966]] urterarte indarrean egon zena. Lege honek, aurretiko zentsura berrezarri zuen eta, zuzenean nahiz zeharka, erregimenaren edo Nazioaren izena kaltetzen zuen, gobernuaren Estatu Berriko eginkizunak oztopatzen zituen edo jakinduria asko ez zuen biztanleriaren artean ideia kaltegarriak hedatzen zituen edozein idazki zentsuratzen zuen.
 
=== Autarkiaren amaiera (1954-1959) ===
[[Autarkia]]ren porrotak politika ekonomikoan aldaketa nabari bat ekarri zuen. Prezioak, merkataritza eta ondasunen zirkulazioa partzialki liberatu ziren. [[1952]]an, elikagaien errazionamendua bukatu zen. Neurri hauek ekonomia hobetu zuten, baina [[1954]] urterarte ez zen [[1935]]eko biztanleriaren errenta gainditzea lortu.
 
[[Ameriketako Estatu Batuak]] eta [[Sobietar Batasuna]] [[II. Mundu Gerra|Mundu Gerra]]n aliatuak izan ziren, baina, ondoren, beren jarrera guztiz aldatu zuten. [[Gerra Hotza]]ren funtsezko zati bat, [[Sobietar Batasuna]] Ekialdeko Europan zabaltzea eta segurtatzea eta [[Estatu Batu]]en eta kontinenteko beste aliatu guztien haien aurkako batasuna izan zen.
 
Botere eta interes estrategikoko borroka honetan, [[Estatu Batuak]] base militarrak ezarri zituen [[Espainia|Espainian]] eta honen ordainetan, [[1951]]n, [[Espainia]] laguntza ekonomikoa jasotzen hasi zen. Lankidetza hau, [[Marshall Plana]]ren ondorioz, [[II. Mundu Gerra|Mundu Gerra]]ren ondoren demokrazia parlamentarioek jaso zutena baino askoz ere okerragoa izan zen, hauek, [[Erresuma Batua]], [[Mendebaldeko Alemania]], [[Italia]], [[Frantzia]] eta [[Japonia]] izan ziren. Haatik, gerrak igaro eta urte batzuk geroago, [[Espainia|Espainiaren]] gabezia oso handia izaten jarraitzen zuen eta ekipo-ondasunen inportazioak, garapena bizkortzen lagundu zuten. Honek, garapena bizkortzeaz gain, diruaren inflazioa eta ezinegon soziala ere ekarri zituen.
 
1957an Opus Deieko teknokrata talde bat Gobernuan sartu zen eta politika ekonomikoari behin betiko aldaketa eman zion.
 
== Frankismoaren oinarriak ==