Petri Kordobakoa (misiolaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
25. lerroa:
}}
 
'''Petri Kordobakoa''' ([[Kordoba]], [[1482]] - [[Hispaniola]], [[1521]]eko [[maiatzaren 4]]a) espainiar misiolaria eta fraide [[domingotar|domingotarra]] izan zen. Aitzindari izan zen [[Amerika]]ren ebangelizazioan eta indigenen babeslea ere bai. [[Amerika]]ko lehen [[Inkisizioa|inkisidore]]a ere izan zen eta, bai bera eta baita bere komunitatea ere, [[enkomienda]]k eta bertako indigenek jasaten zituzten tratu txarrak salatu zituzten lehen aldiz. Hispaniola eta Venezuelan izan zen misiolari, aita Antonio de Montesinos eta Bartolomé de Las Casasekin batera eta ebangelizazio baketsuan ahalegindu zen. Ospe handia hartu zuen Bartolomé de Las Casasen ondoan egin zuen indioen defentsak eta errespetua jaso zuen apaiz, laiko eta indioen aldetik.
 
== Biografia ==
42. lerroa:
Petri eta bere kideak ebangelizazioan eta indigenen hezkuntzan hasi ziren eta Kristoren dotrina indioei irakasteko metodoa argitaratu zuten. [[1544]]an argitaratu zuen hau Espainia Berriko apezpiku zen aita Joan Zumarragakoak: ''Doctrina cristiana para instrucción e información de los Indios por manera de historia''
 
1511an[[1511]]an, [[Hispaniola]]ra iritsi eta urtebetera, aita Antonio de Montesinosek [[abenduaren 21]]ean egin zuen sermoiarekin adoz egon zen; [[enkomienda]] sisteman, abusuak egiten ari ziren eta enkomendatuak esklabu ziren ia, ez baitzituzten betetzen kolonizatzaileentzako ezarritako obligazioak.
 
Salaketa ez zen gizarte kolonialaren gustuko izan, indigenen ustiapen esklabistan oinarritzen baitzuen ondarea. Giro txar hartan, Petri Kordobakoa metropolia itzuli beharrean izan zen, salaketei buruz argipenak ematera. Eman zituen arrazoiek Burgosko legeak aritzea ekarri zuen.
 
[[Santo Domingo]]n hil zen [[1521]]eko [[maiatzaren 4]]an.