Euskal pilota: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
71. lerroa:
Pasakan izan ezin, beste hiru modalitateetan, jokalekuaren borroka ere izaten da, hau da, pasamarraren alde batean edo bestean jokatzeko aukeraren borroka, garrantzitsua gertatzen baita alde onenean egotea kintze gehiago lortzearren. Lekuaren borroka hori [[Arraia (pilota)|arraia]] edo xixaren bitartez gertatzen da.

Ohituraz ''luzeko pilota jokoak'' edo ''pilota joko luzekoak'' deitu izan diren horiei,<ref>«Gaurko egunean Donostiako gazte guzien artean luzeko pillota jokora eresia dakarrenik, eta ongi jokatzen duenik aurkitzen da».
[[Joan Ignazio Iztueta]] (1824): ''Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira''.</ref> azkenaldi honetan ''zuzeneko modalitateak'' ere esaten diete. Aldaera horietan aritzen direnak ''luzerako pilotariak'' edo ''luzeko pilotariak'' dira.<ref>«Guziak itz batean aitortzen dute, trinketean sarritan ari dan pillotariari besoa laister erorten zaiona, eta bein ere ezin izan ditekeana luzerako pillotari ona.»
«Gaitz erdi litzake bada trinketeak irozotzea eta beretan jokatzea, baldin ez balirake luzerako pillotarien galgarriak, eta biztanle guzien ondasunen kaltekoak.»
«Nor izango da Gipuzkoatarren artean ain zenzu gutxiko gizona, sorra, eta arduragabekoa, ezagutuko ez duena argi eta garbi, zertatik eta nola datorren luzeko pillotarien galera, eta berai begira pozkidaz beterik egongo lirakeanak daukaten atsekabea?»
[[Joan Ignazio Iztueta]] (1824): ''Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira''.</ref> Eta pilotan horrela aritzea ''luzean jokatzea/aritzea'' da.<ref>«Piarresek du ihardesten pilota dela jokoetan ederrena, partikularzki pilotariak direnean ari luzean edo errabotera, lehen Perkain Aldudekoa eta Azantza Kanbokoa bezala.»
[[Mixel Elizanburu]] (1889): [http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/ElizanburuMLehenagoko015.htm ''Lehenagoko eskualdunak zer ziren''].</ref>

=== Zeharkako pilota jokoak ===