Zokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
 
[[Zokoako gotorlekua]]ren oinetan bi senaia txiki, hondar finekoak, eta kirola egiteko eta aisial­dirako erabili ohi den portua daude. [[Bigarren Mundu Gerra]]n alemanek portu horretan itsaspekoen base bat jarri zuten.
 
,
Gotorlekuak aipatutako errekoletoek zaindutako kapera zuen. Gaur egun, gurtza katolikoa parrokia‑elizan egiten da. Eraikin modernoa da, eta txalupa bat du al­daretzat. [[San Jose]] eta [[San Frantzisko Xabierkoa]]en irudiak [[1959]]an Forestie eskulturagileak eginak dira.
 
Sokoa, portu txikia, dikea, dorre almenaduna, jatetxeetako terrazak, itsasargiaren keinu jolastiak, eta lasaitasuna...
amodio‑istorio bat bizitzeko txoko egokia.
 
Zibururen eta Sokoaren iragana ikertzen dutenei itsasoari estu‑estu lotutako historia azal­tzen die. Arbasoak [[balezaleak]] eta [[euskal piratak|kortsarioak]] izan ziren. Larretchek, Sokoako salbamendu‑ontziko patroiak, Donibaneko sarreran bizia arriskuan jarri eta [[Eugenia de Montijo]] enperatriza eta inperioko printzea salbatu zituen, ekaitzak ustekabean harrapatu baitzuen haien El Águila ontzia.
 
== Ondasun nabarmenak ==