Púnica operazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Punica operazioa''' ([[gaztelania]]z ''lang-es|Operación Púnica''}}) [[2014]]ko [[urriaren 27]]an [[ustelkeria]]ren aurka egin zen polizia operazioa izan zen.
 
==Operazioaren jatorria==
[[2013]]ko abenduan hasi zuten ustelkeria sarearen kontrako ikerketa, [[Suitza]]ko Gobernuak erreguzko mandatu baten bidez bi espainiarrek Suitzan zituzten kontuei buruzko informazioa helarazi zuenean, [[diru]]a zuritzen ari zirelakoan. Suitzak bi kontu horiek blokeatu egin zituen, eta Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak sei hilabetean jardun zuen auzia ikertzen. Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak, [[Espainia]]ko Ogasunarekin eta [[Guardia Zibila]]ren UCO unitatearekin elkarlanean, Auzitegi Nazionalera bideratu zuen auzia, eta [[Eloy Velasco]] epaileak diligentziak abiatu zituen.<ref name=aa>Xabin Makazaga, [http://www.berria.eus/paperekoa/1777/016/001/2014-10-28/guardia_zibilak_51_pertsona_atxilotu_ditu_ustelkeriaren_kontrako_operazio_batean.htm «Guardia Zibilak 51 pertsona atxilotu ditu ustelkeriaren kontrako operazio batean»], ''Berria'', 2014-10-28.</ref>.
 
==Operazioa==
[[Guardia Zibila]]k 51 pertsona atxilotu zituen. Gainera, 259 miaketa egin zituen [[MadrilMadrilgo Erkidegoa|Madrilen]]en, [[MurtziaMurtziako Eskualdea|Murtzian]]n, [[Leongo probintzia|Leonen]] eta [[Valentzia]]n, gama altuko 30 ibilgailu bahitu zituen behin-behinean, eta 400 agindu igorri zizkien banketxe eta aseguru etxeei, kontu korronte eta baloreak blokeatzeko jakinarazpenekin.<ref name=aa/>
 
Herri lan eta zerbitzu publikoen adjudikazio okerrekin bi urtean 250 milioi eskuratzea leporatzen zieten atxilotuei. [[Madrilgo Erkidegoa|Madril]], [[Murtziako Eskualdea|Murtzia]], [[Leongo probintzia|Leon]] eta [[Valentzia]]ko agintari, funtzionario eta enpresaburuak ustez nahasita zeuden ustelkeria sare horretan.<ref name=aa/>
 
===Atxiloketen ondorengo ikerketa===
Granados [[Guardia Zibila]]k desegindako ustelkeria sareko burua zen. Madrilgo Erkidegoko Presidentetzako kontseilari ohiak kontratu publikoak lortzen zizkien enpresei, legez kanpoko komisioen truke.<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2676848/punica-operazioa--francisco-granados-ustelkeria-sareko-zutabea/ «Granados Guardia Zibilak desegindako ustelkeria sareko burua zen»], ''EiTB'', 2014-10-28.</ref>
 
==Atxilotuak==
Atxilotuetako bat [[Francisco Granados]] Madrilgo PPko idazkari nagusi eta PresidentetzaPresidentetzako kontseilari ohia —[[Esperanza Aguirre]]ren bigarrena izandakoa, [[Suitza]]ko kontu ezkutu batean 1,5 milioi euro zituela jakin eta dimisioa eman zuen arte— zen. Gainera, tartean ziren [[MadrilMadrilgo Erkidego]]goko sei alkate, eta Leongo Diputazioko presidentea,presidente Marcos Martinez Barazon ere bazeuden.<ref name=aa></ref>.
 
Gainera, Guardia Zibileko agente batek ohartarazi zion Granadosi Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak eta Auzitegi Nazionalak bere operazioen gaineko ikerketa abiatu zutela, epaitegietatik adierazi zutenez. Agentea sekretuak ezagutaraztea delitua leporatuta inputatu zuten, baina ez zegoen atxilotuen artean.<ref name=bb>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2673478/ustelkeria-francisco-granados-atxilotu-dute-ustelkeria-egotzita/ «51 pertsona, tartean Granados, atxilotu dituzte ustelkeriagatik»], ''EiTB'', 2014-10-27.</ref>.
 
==Erreakzioak eta ondorioak ==
[[Esperanza Aguirre]]k lotsatuta zegoela esan eta barkamena eskatu zuen. Madrilgo Erkidegoko [[PP]]ren buruzagiak bere gain hartu zuen Francisco Granados goi-kargudun izendatzeko ardura politikoa.<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2676376/ustelkeria--esperanza-aguirrek-barkamena-eskatu-du/ «Aguirrek lotsatuta dagoela esan eta barkamena eskatu du»], ''EiTB'', 2014-10-27.</ref>.
 
[[PP]]k eta [[PSOE]]k iragarri zuten alderditik kanporatuko zituztela polizia-operazioan atxilotutakoak. Hori horrela, Alderdi Popularrak arratsaldean kanporatu zituen atxilotutako militanteak, eta dimisioa emateko exijitu zien. [[PSOE]]ri zegokionez, Jose Maria Fraile [[Parla]]ko alkatea alderditik kanporatu zuten, atxilotua izan ostean.<ref name=bb></ref>.
 
==Kanpo loturak==