Transakzio finantzarioak zergapetzeko eta hiritarren ekintzarako elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
18. lerroa:
== Jatorria ==
ATTAC 1998an sortu zen Frantzian eta bere helburu nagusia nazioarteko transakzio finantzarioei zerga bat ezartzea zen ([[Tobin tasa]]), eta hala, kapital merkatuen aldakortasuna gutxitzea lortuko zen. 1997ko abenduan [[Ignacio Ramonet]]-ek editorial bat idatzi zuen ''[[Le Monde Diplomatique]]'' aldizkarian [[Tobin tasa]] indarrean jartzea eskatuz eta horren aldeko presio talde bat sortzea proposatuz. 1998ko ekainaren 3an ATTAC sortu zuen, Frantziako ezkerraren kide askoren partea hartzearekin. Gaur egun mugimendua Europako Mendebaldeko herrialde gehienetan eta Afrika eta Hego Ameriketako herrialde kopuru handian dago hedatua.
 
 
== Aldarrikapenak ==
 
Attac-en arabera, enpresa transnazionalek eta haien erabakiak babesten dituzten presio taldeek, herrialdeetako hautesleek beren ekonomien inguruan erabakitzeko gaitasuna nabarmenki gutxitu dute. Joera horri buelta emateko, mugimendu honek neurri hauek proposatzen ditu, besteak beste: [[Tobin tasa]] ezartzea mundu mailan, merkatu finantzarioen kontrola, paradisu fiskalak kentzea y hirugarren munduko herrialdeei zorra barkatzea.
 
Era berean, nazioarteko hainbat erakunde finantzarioen erabateko erreforma aldarrikatzen du. Erakunde hauetan kontrol demokratiko tresnak jartzea eskatzen dute, bereziki [[Munduko Merkataritza Antolakundea]] (MMA), [[Nazioarteko Diru Funtsa]] (NDF), [[Banku Mundiala]] (BM), [[Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundea]] (ELGE) eta [[Zortzien taldea]] (G-8), besteak beste.
 
Nahiz eta Attac erabat kritikoa den neoliberalismoarekin ideia politikoekin lotutako kapitalen globalizazio prozesuekin, mugimendua ez du bere burua definitzen antiglobalizazio talde bezala; nahiago dituzte altemundismo edo alterglobalizazio terminoak, izan ere, globalizazio politika bat defendatzen dute non herrialde txiroenak elkartrukeak arautzeko nazioarteko kapital zentro handien gaitasun berdina izango duten.
 
 
== Egitura ==