Elkarrekintza sinboliko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
19. lerroa:
Hala, ekintza esanahitik edo zentzutik abiatzen da lehenik, eta esanahia, pertsonen arteko egoeraren araberako elkarrekintzetan osatuz doa, partekatutako hizkuntza-sinboloetan oinarrituriko errealitate elkar subjektibo bati esker. Bigarren printzipio hori bat dator Mead-en pentsamenduarekin. Berarentzat, "esanahien unibertsoa gizarte-talde baten baitan kooperazio eta elkar egokitze prozesu baten bitartez jartzen da agerian"<ref>De Quieros, JM., eta Ziolkowski, M.: '' l'interactionnisme symbolique. ''Rennes. Presse universitaire de Rennes. 1994. 31 or.</ref>. Baino hirugarren printzipioa da elkarrekintza sinbolikoaren ikuskera hobekien erakusten duena eta marko deterministak gainditzen laguntzen duena. Izan ere, interpretazio prozesu hermeneutiko hori da gizabanako bakoitzarentzat zentzu berrien sortzailea, eta horri esker, objektuen esanahia etengabe aldatzen joan daiteke. Gaitasun erreflexibo hori da, subjektuarentzat, eraikitze elkarrekintzailearen oinarria: gizabanakoak bere ekintzak kontrolatzen ditu beragan eraginez, beti ere, bere egoera eta testuinguruaren arabera.
== Metodologia ==
Elkarrekintza sinbolikoak, printzipio teoriko berriekin batera, ekarpen metodologiko batzuk ere egin zituen. Jakitun ziren mundu errealeko pertsonen ekintza eta elkarrekintzaren ikerketa zailtasunak agertzen zituela<ref>Ritzer, G.: ''Teoría sociológica contemporánea''. McGraw-Hill. Mardril. 1993. 256. or.</ref>. Hala, korronte honetako soziologoa saiakerak egin zituzten beren ikerketarako modelo propioak sortzen. Mota guztietako metodoak erabili arren, elkarrekintza sinbolikoaren soziologoek [[metodo kualitatibo|metodo kualitatiboak]] erabili zituzten, adibidez, [[parte hartuzko behaketa]], bi aspektu aztertzeko: 1) gizarte-elkarrekintza eta 2) gizabanakoak berak. Parte hartuzko behaketari esker, ikertzaileak sinboloak eta esanahiak ulertu ditzake, [[Howard S. Becker]]-ek bere ''Art Worlds'' (1982) edo [[Arlie Hochschild]]-ek ''The Managed Heart'' (1983) lanetan erakutsi zuten bezala.
 
== Ikertzaileak ==