Amparo Rivelles: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
 
''' María Amparo Rivelles Ladrón de Guevara''' ([[Madril]], [[1925]]eko [[otsailaren 11]]a - [[Madril]], [[2013]]ko [[azaroaren 7]]a<ref name=elmun>[http://www.elmundo.es/cultura/2013/11/07/527c028c63fd3d7a028b4592.html Muere la actriz Amparo Rivelles] Elmundo.es</ref>) espainiar antzezlea izan zen.
 
== Biografia ==
Antzezle-familia batean hazi zen. Izan ere, [[Rafael Rivelles]] eta [[María Fernanda Ladrón de Guevara]]ren alaba, [[Carlos Larrañaga]]ren arreba eta [[Amparo Larrañaga]] eta [[Luis Merlo]]ren izeba izan zen<ref name=elmun></ref>. Hamahiru urterekin egin zuen debuta antzerkian, gurasoekin batera. Zineman, berriz, hamabost urte zituela egin zuen lehen filma: ''Mari Juana ''(1940). Bere edertasun, estilo eta prestutasunagatik nabarmendu zen batez ere. Antzerkian, 1940 eta 1950eko hamarraldietan egin zituen paperik inportanteenak. Nazioarteko entzutea lortu zuen, eta [[Orson Welles]] eta [[Tulio Demicheli]] bezalako zuzendarien esanetara lan egin zuen, ''Mister Arkadin'' (1954) eta ''Zauri argitsua'' (1957) filmetan, hurrenez hurren. 1950eko hamarraldiaren bukaeran [[Mexiko]]ra joan zen, eta arrakasta handiko filmetan lan egin zuen.
 
Espainiara itzuli zenean, zineman eta antzerkian ez ezik telebistan ere lan egin zuen, [[Gonzalo Torrente Ballester]]ren eleberri-trilogian oinarrituta zegoen ''Los gozos y las sombras'' telesailean. Antzerkian arrakasta handia izan zuen ''Hay que deshacer la casa'' obrarekin, 1980ko hamarraldian, eta obra horren zinemarako bertsioaren protagonista izan zen (1986). Film horretan egindako lanarengatik antzezle onenaren [[Goya Sariak|Goya saria]] irabazi zuen.
 
Film aipagarrienak ''Malvaloca'' (1942), ''Eloísa está debajo de un almendro'' (1943); ''La calle sin sol'' (1948), ''La duquesa de Benamejí'' (1949), ''Alba de América'' (1951), ''La leona de Castilla'' (1951), ''Soldados de plomo'' (1983) eta ''Una mujer bajo la lluvia'' (1992) dira. 1996an Antzerki Nazionaleko saria jaso zuen, eta 2001ean Pepe Isbert saria. Antzerkia utzi zuen 2006an.
 
== Filmografia hautatua ==