Amaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa:
'''2''': Nerea etxean esnatzen da, Lewis senar ingelesaren ondoan. Amets egin du bart, baina ezin du zehazki gogoratu. Alaba Maialenen gelara doa eta aitak bezperan irakurritako ipuina ([[Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian]]) lurretik eta irakurri egiten du piska bat eta horrek ametseko pasadizoren bat ekartzen dio gogora. Atzo arratsalde osoan egin zuen lana eta goizean amarekin egon zen ospitalean. Lewisek etxean egiten du lana itzultzaile gisa eta berari esker moldatzen da alaba txikiarekin. Senarrarekin ingelesez hitz egiten gehienetan. Oxforden ezagutu ziren, Nerearen laguna zen Maite pisukideari esker, taberna batean bota zuen irrintziaren jakinminez utziz Lewis. Oxfordera mutil lagunak herritik ihes egin behar izan zuelako joan zen, berari ezer esan gabe. Oraindik maiz gogoratzen da berarekin. Alemanian bizi den izeko Doloresi deitu behar dio, ahizparen egoeraren berri emateko. Lehenbailehen joango dela esaten dio, hegazkinez. Izeko Doloresekin txikitan bizitakoak etortzen zaizkio gogora.
 
'''3''': Nerea ospitalera doa ama ikusteko. Bidean, alaba txikia izan zuenekoa gogoratzen du, nola zazpi hilabetera erditu zuen. Gelan, bi emakume ikusten ditu, amaren ondoko ohean, gaixo bat eta zaintzen duen alaba. Emakume erdalduna da zaintzailea eta etengabe ari da hizketan. Ama esna ikusten du. Emakumeak (Pilar du izena) gauean Xabier anaiari etxera joateko esan ziola kontatzen dio, gelan bera egonda nahikoa zela bi gaixoak zaintzeko. Nerearen amak gauean amets egin duela ere kontatzen dio eta izen bat aipatu duela ametsetan, German. Nerea harri eta zur geratzen da orain dela urte batzuk hildako bere aitak Paulo zuelako izena.
 
'''4''': [[Flashback]] batean, German gaztea itsasontzi batean dago. Itsaso zakarra dago. Itsasontzitik halabeharrez erori eta itotzeko zorian dago.
53. lerroa:
'''14''': Lewis euskaltegiko lagunekin atera da afaritara. Berandu heltzen da etxera, mozkortuta. Nereak aditu egin du. Biharamunean, lantokira doa, Fidel nazkantea ikusteko gogo gutxirekin (berak idatzitako artikuluaren izenburua aldatu egin dio azkenean Fidelek). Lan asko du egiteko eta hori gutxi balitz, bezperako eztandak hil dituen hiru pertsonak dabilzkio bueltaka buruan. Maitek deitu egiten dio eta elkarrekin bazkaltzeko geratzen dira.
 
'''15''': Flashback batean, German uretatik bizirik ateratzea lortzen dute marinelek, baina bizitako ikarak gaindiezinezko trauma bilakatu zaio.
 
'''16''': Nereak, Maitek eta izekok elkarrekin bazkaltzen dute ospitaleko jantokian. Aspaldiko kontuak gogoratzen dituzte eta izekok bere ahizpa (Nerearen ama) Nerea Ingalaterrara joatean zeinen triste zegoen. Bat batean, Pili agertzen da Luisa oso urduri dagoela eta etengabe hizketan ari dela esaten. Gelara sartu, ahizpa Dolores lepotik hartu eta farora joan behar dutela esaten dio. Izeko negarrez hasten da eta korrika alde egiten du. Nerea bere atzetik doa, baina azkenean bakarrik uzten du, berak hala eskatuta. Aparkalekura doa lagunarekin eta han negarrez hasten da bera ere. Amaren egoeraren, lanaren eta Lewisekin bikote normal baten bizimodua eraman ezin izatearen zama jasanezinak zaizkio. Maitek kontsolatu egiten du. Elkarrizketa bat egiteko deia jaso eta alde egin behar du.