Adolf Hitler: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
36. lerroa:
[[1919]]an Langileen Alderdi Alemana izeneko eskuin muturreko taldearekin harremanetan jarri zen. [[1921]]ean Röhm kapitainaren laguntzarekin alderdiko lehendakari bihurtu zen, eta izena aldatu: [[Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista]] sortua zen. [[Bavaria]]n abertzalekeriazko demagogia erabiliz nahikoa entzutea lortu zuen. Aldi berean, alderdiko erakunde paramilitarrak, SA (''Sturm Abteilung'' edo Eraso Saila) deiturikoak izua hedatzen zuen aurkari politikoen artean.
[[Mussolini]]ren ereduari jarraituz eta Ludendorff jeneralaren laguntzaz, Munich-eko aginte-kolpea antolatu zuen ([[1923]]ko azaroaren 8 eta 9rako). Bavariako gobernuaz jabetzeko saio horrek huts eginik, 5 urteko kondena jaso zuen Hitlerrek. Kartzelan emandako urtebetean, gerora nazionalsozialismoaren ideologiaren adierazle nagusia izango zen ''[[Mein Kampf]]'' (''Nire borroka'')
=== Hirugarren Reich-a ===
42. lerroa:
[[1932]]ko urtarrilean Hitler lehendakaritzarako hautagai izan zen, [[Paul von Hindenburg]] berriro garaile irten zen hauteskundeetan. 1932ko martxoan [[Franz von Papen]]ek eskuratu zuen kantzelergoa, eta SA eta SS (''Schutz und Staffel'', Hitlerren zaintza) legeztatu zituen, naziak beren probetxurako erabili ahal izango zituela uste baitzuen. Abenduan Hitlerren etsai politikoa zen [[Kurt von Schleicher]] jenerala kantziler izendatu zuten, baina, alderdien arteko azpilan eta negoziazioen ondoren, [[1933]]ko urtarrilaren 30ean Hitlerri eman zitzaion kantzelergoa.
Harrezkero diktadura aldia abiatu zen: alderdi komunista legez kanpo utzi zuen; 1933ko martxoan, muga gabeko aginpidea jaso zuen diputatuengandik; apirilean, [[Gestapo]] izeneko polizia politikoa sortu zuen; arraza-garbiketa programari ekin zion, [[judu]]ak [[kontzentrazio-esparru]]etan sartu zituen; ekainean, alderdi nazionalsozialista alderdi bakartzat aldarrikatua izan zen. [[1934]]ko ekainaren 30an, [[Labana luzeen gaua]] deiturikoan, eskuineko aurkariak hilarazi zituen: alderdikoak ([[Ernst Röhm]] eta gainerako SAko buruzagiak, [[Gregor Strasser]]) eta alderdikoak ez zirenak (Kurt von Schleicher, [[Gustav von Kahr]], etab.). 1934ko abuztuan, Hindenburgen heriotzaren ondorengo hauteskundeetan, alemaniarren % 90ek baietza eman zioten Hitler lehendakari eta kantzeler izendatzeari. Harrezkero [[Führer]] (buruzagi, aitzindari) deitura harturik, bere ''Ordena Berria'' ezartzeari ekin zion, gazteria, irakaskuntza, kultura eta langileria, guztiak bere mende zeuden erakundeetan antolaturik. Langabeziaren auzia armagintza eta lan publikoen bidez konpondurik, alemaniar herria bere alde jarri zuen.
[[1936]]ko martxoan [[Versaillesko Ituna|Versaillesko Itunean]] erabakitakoaren aurka, [[Renania]]n armada sartu zuen. Handik gutxira, [[Franco]] diktadoreari lagundu zion [[Espainiako Guda Zibila|Espainiako gerran]] eta bere agindupeko hegazkinek [[Gernikako bonbardaketa]] burutu zuten. Ekintza hura probalekua izan zen [[Bigarren Mundu Gerra|Mundu Gerrarako]]. Ondoren, Versaillesko Itunari muzin eginez, arma ekoizpenari ekin zion.
54. lerroa:
Franco espainiar agintari [[faxismo|faxistarekin]] elkarrizketa bat izan zuen [[Hendaia]]ko tren geltokian. Inoiz ez zen ondo argitu bilera hartan zer eztabaidatu zuten eta, gerra amaitutakoan, erregimen [[frankista]]k beti esan izan zuen Francok ezezko biribila eman ziola Hitlerren gerran sartzeko gonbitari. Aurrerago jakin da, Espainiako [[Ramón Serrano Súñer]] (batzarrean bertan izan zen) politikari [[Frankismo|frankistak]] berriki argitua, Francoren eskakizunak gehiegizkoak izan zirela (batez ere, [[Afrika]]ko iparraldeko zenbait lurralde eskatu baitzituen laguntzaren ordainetan) eta, gainera, ordu erdiz itxaronarazi ziotela Alemaniako buruzagiari. Hura guztia, antza, gehiegi izan zen Hitlerrentzat, eta oihuka hasi omen zitzaion Espainiako diktadore berriari. Francok gutxieneko kolaborazioa agindu zion; eta esku hutsik irten batzarretik<ref>[http://www.forofundacionserranosuñer.es/documentos/libros_sobre/RSSdocumentohistoria/RSSparalahistoria_II_08.pdf Hendaya: Entrevista Franco-Hitler] Forofundacionserranosuñer.es</ref>.
[[1940]]ean, bere aspaldiko iragarpena betez (ekialdea da alemaniarrek hedatzeko duten ''[[Lebensraum]]'' edo espazio naturala), Hitlerrek [[Sobietar Batasuna]]ri eraso egitea erabaki zuen. Beraz, 1941ko ekainaren 22an Alemaniako armadak Sobietar Batasunaren inbasioa ([[Bizargorri Operazioa]]) hasi zuen<ref name=ushmm>[http://www.ushmm.org/wlc/en/article.php?ModuleId=10005164 Invasion of the Soviet Union, June 1941] United States Holocaust Memorial Museum. Ushmm.org</ref>. Dena dela, historialari askoren aburuz, hura izan zen haren hondamendi eta gainbeheraren hasiera.
Hitlerrek Sobietar Batasuna denbora gutxian mendean hartzea espero zuen, eta lehenbiziko asteetan oso eremu zabalaz jabetu ziren: 1941eko iraila amaieran [[Leningrado]]ren atarian zeuden. [[Smolensk]] eta [[Dnipropetrovsk]] hartu zituzten, eta abenduan Mosku ingurura iritsi ziren<ref name=ushmm
Ordurako, Alemaniako armadako ofizialik errealistenek garbi zuten hondemendia ezin saihestuzkoa zela, eta batzuk Hitler agintetik kentzeko plana prestatzen hasi ziren. 1944ko uztailaren 20an [[Claus von Stauffenberg]] koronelak bonba bat jarri zion Hitlerri, hau [[Ekialdeko Prusia]]ko kuartier nagusian batzarturik zegoela. Baina Führerra onik atera zen eta, gau hartan bertan, von Stauffenberg eta honen hiru laguntzaile hilarazi zituen. Ondoko egunetan, konplotean nahasirik zeuden beste 200 lagun hil zituzten<ref>[http://www.lavanguardia.com/internacional/20130720/54377708875/alemania-homenaje-organizadores-valkiria.html Alemania rinde homenaje a los organizadores de la "Operación Valkiria"] Lavanguardia.com</ref>.
|