Matera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
51. lerroa:
 
== Historia ==
=== Historiaurrea ===
Materan bertan aurkitu dira [[Paleolito]]ko hainbat material eta tresna. Horietako batzuk Domenico Ridola museo arkeologiko nazionalean erakusgai daude. Ehiztari taldeak bizi ziren garai hartan Matera inguruan. [[Neolitiko]]an etxe babestuak eraikitzen hasi ziren Materako gunean. Klimaren aldaketak azken [[glaziazio]]aren bukaeran ehiztari-biltzaile izatetik [[nekazari]] eta [[abeltzain]] izatera eraman zituen. Materako herri neolitikoetan harresiak eraikitzeaz gain, sutondoa, zisterna eta garauentzako biltegiak eraiki zituzten, hala nola lurrean zulatutako hainbat hilobi [[hipogeo]]. Gainera Materako ingurua oso garrantzitsutzat jotzen da Neolitikoan, bertan [[zeramika]] famatu bat aurkitu delako, "Serra d'Alto" izenarekin ezaguna, garapen artistiko handiarekin.
 
[[Metalen Aroa]]k hasi zirenean herritarrak Gravina errekaren eskuinaldean kokatzen hasi ziren, babes hobea zuelako eta bertako harria ([[tufa]] izenekoa, nahiz eta ez den [[harri bolkaniko]]a, [[kalkarenita]] baizik) erraz higatu zezaketelako metalezko materialekin. Abeltzaintzarekin, gainera, [[transhumantzia]] ere garatu zen, Murgiako eskualde hau pasaleku garrantzitsu bilakatuz, beste sektore ekonomiko batzuk sortuz, komertzioari lotuak. Honekin batera instituzio erlijioso eta politikoak ere garatzen hasi ziren.
 
{|
|align=left|{{Gizateriaren ondare infotaula