Juan Goienetxe Agerrebere: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Juan Goienetxe Agerrebere izenburuaren ordez, Juan Goienetxe ezarri da
 
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia infotaula oinarria
#BIRZUZENDU [[Juan Goienetxe]]
| izena = Juan Goienetxe Agerrebere
| irudia = Goyeneche Aguerrevere.jpg
| oina =
| izen osoa = Juan Crisostomo Goienetxe Agerrebere
| ezizena =
| jaiotza data = [[1741]]eko [[urtarrilaren 26]]a
| jaiotza hiria = [[Irurita]], [[Baztan]]
| jaiotza herrialdea = [[Nafarroa Garaia]]
| heriotza data = [[1813]]ko [[otsailaren 27]]a
| heriotza hiria = [[Arequipa]]
| heriotza herrialdea = [[Peru]]
}}
'''Juan Goienetxe Agerrebere''' ([[Irurita]], [[Baztan]], [[1741]]eko [[urtarrilaren 26]]a - [[Arequipa]], [[Peru]], [[1813]]ko [[otsailaren 27]]a) [[Nafarroa Garaia|nafar]] militar, politikari eta merkataria izan zen.
 
== Biografia ==
Iruritako Indakoetxean jaio zen, 1741eko urtarrilaren 26an<ref name=eusko>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/68169 Juan Crisóstomo de Goyeneche y Aguerrevere] Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org</ref>. Aita Pedro Goienetxe Grajitena eta ama Maria Bautista Agerrebere Iturralde izan zituen<ref name=malamud>Carlos D. MALAMUD: [http://revistas.ucm.es/index.php/QUCE/article/viewFile/QUCE8282220049A/1866 ''La consolidación de una familia de la oligarquía Arequipeña''] Revistas.ucm.es</ref>. Iruritako Indakoetxea, Goienetxea, Grajitena, Iturregia eta Agerreberea, [[Aniz]]ko Arraioz eta Maritorena eta [[Zigaurre]]ko Iturraldea etxeetako oinordekoa zen.
 
[[1768]]an, 27 urte zituela, [[Peruko erregeordetza]]ko [[Callao]]ko portura iritsi zen. Amat erregeordearekin harremanetan jarri ostean, [[Arequipa]]ra igorri zuten, Milizia Diziplinatuen sarjentu nagusi kargua zuela<ref name=malamud></ref>. Horrezaz gainera, [[meatze]] eta nekazaritza lurren ustiapenari esker, aberastasun handia lortu zuen<ref name=eusko></ref>.
 
[[1772]]an Maria Josefa de Barreda y Benavidesekin, alegia, Nicolas de Barreda y Obando, Arequipako lurjabe handienetako baten alabarekin, ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten:
* [[Pedro Mariano Goienetxe|Pedro Mariano]] ([[1772]]-[[1844]]), [[Lima]]ko Errege Entzutegiko epailea izan zena.
* [[José Manuel Goienetxe|José Manuel]] ([[1776]]-[[1846]]), Errege Armadako lotinant jenerala eta Guaquiko lehen kondea.
* [[José Sebastián Goienetxe|José Sebastián]] ([[1784]]-[[1872]]), Limako artzapezpikua.
* [[Juan Mariano Goienetxe|Juan Mariano]] ([[1788]]-[[1870]]), merkataria.
* María Presentación.
 
Goienetxe merkataritzan ere aritu zen; batetik, [[Europa]]ko [[manufaktura]] produktuak inportatzen zituen, eta bestetik, eskualdeko [[pattar]] saltzaile handiena zen. Horrezaz landa, [[esklabu]]-tratuan ere jardun zuen. Irabazien zati bat [[Iberiar penintsula|Penintsulan]] inbertitu zuen. Jarduera militarrari dagokionez, [[Tupac Amaru II.a]]ren matxinadaren ([[1780]]-[[1782]]) aurkako errepresioan esku hartu zuen. 1788an Granadarien kapitain izendatu zuten, eta [[1796]]an sarjentu nagusi. [[1786]]an Arequipako alkatea izan zen, eta epailea geroago<ref name=malamud></ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{bizialdia|1741eko|1813ko|Goienetxe Agerrebere, Juan}}
[[Kategoria:Nafarroako militarrak]]
[[Kategoria:Iruritarrak (Baztan)]]