Night of the Living Dead: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
24. lerroa:
'''Night of the Living Dead''' ([[euskara]]z ''Bizidun Hildakoen Gaua'') [[1968]]ko [[George A. Romero]] estatubatuar [[zinema zuzendari]]aren [[beldurrezko zinema|beldurrezko]] filma bat da. Bertan, [[Duane Jones]], [[Judith O'Dea]], [[Karl Hardman]], [[Marilyn Eastman]], [[Keith Wayne]], [[Judith Ridley]], [[Bill Cardille]] eta [[Kyra Schon]] aktoreek antzeztu zuten.
 
Gaur egungo [[zonbiezonbi]] filma genereko filmen aintzindaritzat jo ohi da, kultuzko filma delarik. Ez zen zonbiei buruzko lehenbiziko estatubatuar filma izan, bai ordea gaur egungo zonbien errol edo arketipoa sortu eta garatu zuen filma, izan zen, iraganean [[Bela Lugosi]] aktoreak antzeztutako ''[[White Zombie]]'' (1932) eta ''[[I Walked with a Zombie]]'' (1943) filmek ere gai hau ukitu baizuten, baina betiere [[Haiti]]ko folklorearen araberako ikuspegiaren arabera, hots, [[vudu]]aren bidez berpiztu eta gizakien nahiera morroi gisa erabilitako izakiak, filma hauek nagusiki [[Karibe]]ko herrialdeetan eta arraza beltzeko jendearen artean girotu ohi zirelari. Aldiz, [[George A. Romero]]k ordurarte zonbiei buruz zegoen ideia bermoldatu eta menpeko izakiak izatetik haragi gose neurrigabea zuten izakiak izatera igaro ziren. Bitxikeri gisa, filmaren inongo unetan ez da [[zonbiezonbi]] hitzik aipatzen.
 
Filma honek jarraipen ugari izan ditu, ''[[Dawn of the dead]]'' (1978), ''[[Day of the dead]]'' (1985), ''[[Land of the dead]]'' (2005) eta ''[[Survival of the Dea]]'' (2009), bai eta zuzendari berdinak zuzendu eta lehenbiziko filma honek kontatutako istorioaren aurretik girotuko ''[[Diary of the Dead]]'' (2008) filma ere. Bestalde, berregokitzapen hauek ere izan ditu: ''[[Night of the Living Dead (1990ko filma)|Night of the Living Dead]]'' (1990) eta ''[[Night of the Living Dead 3D]]'' (2006).