Zabalgune: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
41. lerroa:
* Etxe-uhartea ez zen modu bateratuan eraikitzen orokorrean, zatika eta sustatzaile ezberdinen bitartez baizik.
* Behe-solairuak atariak eta komertzioak ezartzeko erabili ziren. Gehienetan, etxe-uhartearen patioa ere hartzen zuten behe-solairuetako saltokiek, eta patioetan zuhaitzen landatzea eragozten.
* Lerrokadura-planoez gain, bete beharreko eraikuntza-ordenantzak ere bazeuden, besteak beste, [[eraikin]]en gehienezko altuerak eta, solairu-kopurua eta balkoietako eta eskaileretako ezaugarriak arautzen zituztenak.
* Hirigintza-prozesua ohiko ordenan egin zen (alegia: partzelazioa, urbanizazioa eta eraikuntza, hurrenez hurren), beste hazkunde-forma batzuetan izaten den nahasketa gabe.
* Tipologiari dagokionez, sakonera handiko etxebizitzak garatu ziren, 20 metro ingurukoak. Hori dela eta, etxe-uharteko patio handiaz gain, etxebizitzetan patio txikiagoak txertatu behar izan ziren haien erdiko guneak airezta eta eguzkiztatzeko.