Zabalgune: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
65. lerroa:
* [[Gasteiz]]: [[Araba]]ko hiriburuaren [[Zabalgunea (Gasteiz)|zabalgunea]] [[1865]]ean garatu zen [[Francisco Paula]]ren gidaritzapean eta, beste batzuk ez bezala, ez zen oinplano berriko plan proiektatu baten emaitza izan. Esan daiteke jadanik baziren bideetara moldatutako zabalgune posibilista izan zela, hiriaren hazkundea hegoaldera ahalbidetu zuena, birpartzelazio bortitzegiak eragin gabe. [[Justo Antonio Olagibel|Olagibelen]] hiri-proiektu txiki eta ertainen emaitza onaren ondorioa zatekeen hirian plan zuzentzaile handinahirik aurrera eraman ez izana. Gasteizko hegoaldeko zabalgunearen hedadura 38,4 hektareakoa da. Aipatu beharra dago, bestalde, Julian eta Miguel Apraiz arkitektoen [[1944]]ko Zabalgune Aurreproiektua eta [[1947]]ko Zabalgune Proiektua, gaur egungo Gasteizko oinarrizko egitura ezarri baitzuten, batez ere ingurabidea eta industrialdeen antolaketarekin.
 
* [[Iruñea]]: [[Iruñeko Lehen Zabalgunea]] harresiez barne egin bazen ere, haren tamaina eskasak ez zuen hiriaren etxebizitza-eskaera ase. Harresien eraispena beste hirietan baino gehiago atzeratu zen, [[Iruñeko Bigarren Zabalgunea]] [[1920]]ra arte ez zela eraikitzen hasi, [[Serapio Esparza]]ren diseinuari jarraikijarraikiz. Bere sare ortogonalaren norakoak bat egin zuen [[Nabarreria]] zaharreko kale nagusien norabidearekin, gaur egungo Brisa eta Aralar kaleak [[Iruñeko Alde Zaharra|alde zaharreko]] Merced kalearen jarraipen gisa antolatuz. Zabalgune berria eta alde zaharra uztartu egiten zituen beste hiri-elementu esanguratsu bat Karlos III.aren hiribide nagusia izan zen, [[Iruñeko burguak|burguen]] arteko Gaztelu plazan jaiotzen zena. Iruñeko bigarren zabalgunearen hedadura 89,3 hektareakoa da.
 
* [[Donostia]]: [[1862]]ko [[martxoaren 17]]an hiriaren harresien eraispena onetsi zen. Urte bereko uztailean zabalgune berria egiteko konkurtsoa [[Antonio Kortazar]]rek ([[1823]]-[[1884]]) irabazi zuen, ''Porvenir'' goiburuarekin garatutako proposamenarekin.<ref>{{es}} [http://www.ingeba.euskalnet.net/lurralde/lurranet/lur21/21larrin/14larrin.pdf «San Sebastián 1813-1900: la configuración urbanística de un modelo terciario»]</ref> Diseinuaren sareak [[Parte Zaharra (Donostia)|alde zaharreko]] kale nagusiaren norakoanorabideari jarraitu zuenzion, alegia, gaur egungo Hernani eta Loiola kaleak harekin modu jarraituan ezarri ziren. Ondorengo urteetan, proposamen honek hobekuntza eta aldaketa ezberdinak jasan zituen, Kortazarren oinarrizko egituraketa orokorra errespetatuz. Aldaketa aipagarrienak [[Jose Goikoa]] arkitektoarenak izan ziren, besteak beste, zabalguneari [[Urumea]] ibairantz fatxada egokia eta jarraitua eman ziona. Donostiako zabalgunearen hedadura 45,7 [[hektarea]] da.
 
== Erreferentziak ==