Juan Carlos I.a Espainiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
30. lerroa:
 
Errege zela, trantsizio espainiarra eman zenean izan zuen jarreragatik, [[1981]]eko Estatu kolpea gelditzeko izan zuen bitartekotzagatik, [[Europa]]ri laguntza emanagatik eta harreman diplomatikoak sortzerakoan egin duen ekarpenagatik, hainbat omenaldi eta nazioarteko sari jaso ditu, hala nola, Karlomagno saria ([[1982]]), Félix Houphouët-Boigny saria UNESCO-rentzako bakea bilatzeagatik ([[1995]]), Demokraziaren domina, Yeshiva-ko Unibertsitateak emana ([[1997]]), estatuburu mundialaren saria Appeal of Conscience erakundeak emana ([[2011]]) edo erakunde errusiarraren estatu-mailako saria ([[2011]]), besteak beste.
 
== Biografia ==
Joan Karlos [[Erroma]]n ([[Italia]]) jaio zen [[1938]]ko [[urtarrilaren 5]]ean eta Joan Karlos Alfontso Victor Maria Borboikoa izenarekin bataiatua izan zen. Aitaren aldetik, [[Alfontso XIII.a]]ren iloba da eta Joan Karlosen gurasoak [[Joan Borboikoa]] eta Battenberg(Bartzelonako kondea) eta Maria de las Mercedes Borboikoa-Dos Sicilias eta Orleans (Dos Siciliaseko printzesa) izan ziren.
 
Bere ahaideek ''Juanito'' deitzen diote, aita zen [[Joan Borboikoa]]rengandik bereizteko. Joan Karlos I.a, [[Erroma]]ko ospitale batean jaio zen, [[Espainiako Bigarren Errepublika|Bigarren Errepublika]] aldarrikatu zenean, [[1931]]n, errege-erreginen familia [[Espainia]]tik erbesteratu eta gurasoak [[Italia]]n bizi baitziren.
 
[[1938]]ko [[urtarrilaren 26]]an [[Erroma]]ko kapera batean bataiatu zuen [[Vatikano]]ko idazkaria zen kardinal batek, Eugenio Pacellik, ondoren [[Pio XII.a]] aita santua izango zenak. Joan Karlos I.aren aitaren ama, hots, bere amona Victoria Eugenia, bataioko ama pontea izan zen eta bere amaren aita, hots, Joan Karlosen aitona, Carlos Tancredo Borboikoa (Dos Sicilias-eko printze eta Espainiako infante), berriz, aita pontekoa. [[1942]]an, familia osoa [[Lausana]]ra ([[Suitza]]) lekualdatu zen.
 
[[1948]]ko [[abuztuaren 25]]ean, [[Bizkaiko Golkoa]]n, [[Franco]] eta [[Bartzelonako kondea]]ren artean burutu zen elkarrizketa batean, erabaki zen printzea [[Espainia]]ra mugituko zela bere ikasketak bertan burutzeko. Urte bereko [[azaroaren 8]]an, 10 urte besterik ez zituen Joan Karlosek espainiar lurrak zapaldu zituen lehen aldiz. Hurrengo urteko udan, [[Franco]] eta [[Joan Borboikoa]]ren arteko harremanak errazak ez zirenez, [[Joan Borboikoa|Joan]]ek bere seme Joan Karlos berriro ere [[Espainia]]tik ateratzeko erabakia hartu zuen.
 
[[Estoril]]en urte bat pasa ondoren, [[1950]]eko udazkenean, [[Joan Borboikoa]]k bere semari [[Espainia]]ra itzultzen utzi zion bertan bere ikasketekin jarraitzeko, baina bere anaia Alfontsorekin batera izan zen oraingo honetan. [[1954]]ko udarako Joan Karlosek jadanik bere batxilergoko ikasketak bukatuta zituen. Jarraian, heziketa militarra jaso zuen [[Zaragoza]]ko ''Academia militar General'' delakoan lehenik ([[1955]]-[[1957]]), ondoren, ''Escuela Naval Militar'' delakoan [[Pontevedra]]n ([[1957]]-[[1958]]) eta, azkenik, ''Academia General del Aire''-en [[Murtzia]]n ([[1958]]-[[1959]]).
 
[[1956]]ko [[martxoaren 29]]ko Aste Santuan, [[Estoril]]eko errege-erreginen etxean, gaur egun ''Villa Giralda'' izenez ezagutzen dena, 18 urte zitun Joan Karlosek eta bere anaia Alfontso errebolber batekin jolasten ari zirela, ustekabean tiro egin eta Joan Karlosen anaia hilik gertatu zen.
 
[[1961]]eko [[irailaren 13]]an Joan Karlos I.aren eta [[Sofia Greziakoa]]ren arteko ezkon-hitza eman zen ofizialki. Zortzi hilabete geroago, [[1962]]ko [[maiatzaren 14]]an, bikotea [[Atenas]]en ezkondu zen erritu ordoxo eta katolikotik. Ezkontzaren aurretik, [[Franco]]k Joan Karlos eta [[Sofia Greziakoa|Sofia]] [[Espainia]]n bizitzearen egokitasuna adierazi zuen eta, [[1963]]aren hasieran, [[Joan Borboikoa]] alde ez bazegoen ere, senar-emazteak [[Madril]]era joan ziren eta [[Zarzuela]]ko jauregian jarri ziren bizitzen.
 
[[1966]]ko [[martxoaren 5]]ean, [[Bartzelonako kondea]]ren kontseilu pribatua [[Estoril]]en elkartu zen [[Alfontso XIII.a]]ren heriotzaren hogeita bostgarren omenaldia egiteko eta Joan Karlos bertara gonbidatu zuten. Bilera hura, [[Joan Borboikoa]]ren eskubide dinastikoak onartzeko ekitaldi bat izango zen. Joan Karlosek aurretik aita bizirik zegoen bitartean ez zuela koroa onartuko esan bazuen ere, emaztearen eskaerari kaso egin eta bilera horretara ez joatea erabaki zuen, gaixo zegoela esanez.