Eleberri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 88.16.118.230 wikilariaren aldaketak ezabatuz, PereBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
19. lerroa:
 
=== Euskal eleberria ===
[[Euskal]] eleberria berandu sortua da. Euskaraz idatzitako aurreneko eleberria, generoaren arau guztiak betetzen zituena, [[1898]]an argitaratu zen: [[Txomin Agirre]]ren ''[[Auñemendiko lorea]]''. Hala ere, badira ia ehun urte lehenagotik eleberri saiotzat edo eleberritzat har daitezkeenak. Horien artean aurrena, [[Juan Antonio Mogel]]ek idatzi zuen: ''[[Peru Abarka]]'' (1802an idatzia, 1881ean argitaratua). Bertan, nekazari baten eta kirurgialari baten arteko elkarrizketa ageri da.
 
[[Jean Baptiste Azkonagerre]]k ''[[Atheka gaitzeko oihartzunak]]'' (1870) argitaratu zuen, kontrabandista baten istorioa kontatuz, baina jatorriz frantsesez zegoen idatzita. [[Joan Batista Elizanburu]]k ''[[Piarres Adame]]'' idatzi zuen (1889) eta [[Duvoisin kapitaina]]k ''[[Baigorriko zazpi liliak]]'' (1884). Guztietan ere baserri giroa ageri da nagusi. Txomin Agirreren Joanes artzaina pertsonaia (1912, ''Garoa'') da horren eredu garbiena. Gizon tolesgabea, osoa eta prestua da, kaleko giro nahasiarekin harremanik nahi ez duena. Ohiturazko eleberriak dira guztiak. Literatura egiteko jarrera hori ez zen oso berandu arte erabat eten.
 
Hala ere, [[Yon Etxaide]]k, [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako gerra]] ondorenean, ''[[Joanak- joan]]'' argitaratu zuen (1955); Etxahun koblakariaren bizitza kontatzen du bertan, era berriago batean baina etenik sortu gabe. Urte berean agertu zen lehen euskal polizia eleberria, ''[[Hamabost egun Urgainen|Amabost egun Urgain-en]]'', [[Jose Antonio Loidi]]k egina eta irakurleengan arrakasta handia lortu zuena.
 
Baina eleberrigintza modernoaren benetako zantzuak [[Txillardegi]]rekin etorri ziren (1957, ''[[Leturiaren egunkari ezkutua]]''). Lehenengo aldiz baserri girotik aldenduta, gizaki modernoaren arazoak ukitzen ditu egileak. Munduan egiten zen literaturarekin lotura handia du, [[Jean-Paul Sartre|Sartreren]] bidetik, [[existentzialismo]]aren ezaugarriak jasotzen baititu Txillardegiren lanak.