Aralar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Euskaltzaindiaren erabakia
158. lerroa:
Aptiar-Albiar aroan aurkitzen den ''[[fazies]]''ari [[Urgondar]]ra deitzen zaio. Arroka bereziak dira, [[koral]] eta [[errudista]]k dituzten kareharri grisak. Aralarren sortu ziren kareharri urgondar hauetan esfortzu tektonikoa handia izan zen, [[faila]] ugari sortuz. Faila hauekin sakonera handi eta txikiko itsaso zatiak bata bestearen ondoan kokatzen ziren. Kareharriak sortu ziren sakonera gutxiago zegoen zonetan eta tupa, lutita eta harreharriak besteetan. Aptiar-Albiar garaian 3.000 metroko lodiera dute sedimentuek, eta garrantzi handiko eremuak sortzen dituzte, tartean Aralarreko mendi punta eta erliebe gehienak. Arroka mota bat bereizgarria bada hauxe da, zehazki.<ref name=Millan /> Litoestratigrafiari begiratuz gero hiru atal ezberdin ikusten dira. Ekialdean Madotzen ondo ikus daitekeen bezala kareharri eta terrigeno alternantzia bat dago; Mendebaldean batez ere terrigenoak aurki daitezke, organismo gutxirekin; eta erdialdean [[Txindoki]]-[[Balerdi]] eskualde osoa eta [[Altzueta]]tik Santutegira doan eremua, 800 eta 2000 metro arteko lodierarekin. [[Madalen Aitz]] osoa ere unitate honi dagokio. Mendebalde eta zentruan bertikalki hiru atal ikus daitezke: [[Aptiar]]reko [[errudista]]k, kareharri buztintxuak, [[Albiar]]reko lehen aldikoak, eta [[alga]]dun [[kareharri]] masiboak, adibidez [[Bi Haizpe]]etan ikus daitezkeenak.<ref name=Floquet />
 
Behe Aptiar garaian bakarrik 983 metro agertzen dira. [[Errenaga Formazioa]], [[Sarastarri Formazioa]] eta [[Lareo Formazioa]] agertzen dira. Erdikoa da errudista gehien dituen formazioa<ref>{{Aldizkako erref|abizena=García-Mondéjar|izena=J.|egilekideak=H.G. Owen, N. Raisossadat, M.I. Millán eta P.A. Fernández-Mendiola|izenburua=The Early Aptian of Aralar (northern Spain): stratigraphy, sedimentology, ammonite biozonation, and OAE1|argitaletxea=Cretaceous Research|urtea=2009|hilabetea=Apirila|liburukia=2|bilduma=30|orrialdeak=434-464|doi=doi:10.1016/j.cretres.2008.08.006|url=http://www.sciencedirect.com/science?_ob=ArticleURL&_udi=B6WD3-4TDVM71-1&_user=10&_coverDate=04%2F30%2F2009&_rdoc=1&_fmt=high&_orig=gateway&_origin=gateway&_sort=d&_docanchor=&view=c&_searchStrId=1707036623&_rerunOrigin=scholar.google&_acct=C000050221&_version=1&_urlVersion=0&_userid=10&md5=314eaa27f5114759a670f5930088cf97&searchtype=a|sartze-data=2011-4-5|argitaletxea=Cretaceous Research}}</ref>. 200 metro inguruko lodiera du eta azkeneko 30 metrotan [[tupa]]zko zati batzuk agertzen dira, bi ur igoera gertakariri loturikoak. Bi fenomeno hauen aurretik [[bioklasto]]z osaturiko fazies laminatuak daude, lehortze garai batekoak.<ref>{{Aldizkako erref|abizena=Millan|izena=Mª Isabel|egilekideak=P.A. Fernández-Mendiola y J. García-Mondéjar|izenburua=Pulsos de inundación marina en la terminación de una plataforma carbonatada (Aptiense inferior de Aralar, Cuenca Vasco-Cantábrica)|argitaletxea=Geogaceta|urtea=2007|liburukia=41|orrialdeak=127-130|argitaletxea=Geogaceta|issn=0213683X}}</ref> [[Ataungo Domo]]an, [[Ataun]]dik [[Amiltzu]]ra ''Mendiurkulluko kidea'' aurkitzen da, ''[[Dufrenoyia furcata]]'' ammonite biozonakoa. Harri hauetan ondo ikusten da progradatzen ari zen [[delta]] bateko sedimentuak direla. Aralar mendebalderantz okertu zen garai horretan eta [[EtxegarateEtzegarate]] aldean kainoi bat eratu zen, [[Aia]]-[[Zaldibia]] eremua albo batera utziz. EtxegarateEtzegarate alderantz joaten ziren sedimentuek hala jarraitu zuten [[Albiar]]rera arte, zati handiak ere agertuz.<ref>{{Aldizkako erref|abizena=Millan|izena=Mª Isabel|egilekideak=Pedro A. Fernández-Mendiola eta Joaquín García-Mondéjar|izenburua=The Mendiurkullu Member of the Lareo Formation: a deltaestuarine progradational system from the EtxegarateEtzegarate trough (Early Aptian western Aralar Mountains)|argitaletxea=Geogaceta|data=2008|liburukia=45|orrialdeak=43-46|argitaletxea=Geogaceta|issn=0213683X}}</ref>
 
Aptiarraren bukaeran [[horst]]ak eratu ziren eta bertan [[koral]], [[errudista]] eta [[alga]]k garatu ziren. [[Txindoki]] eta [[Lizarrusti]] artean kokatuko litzete jalkitze eremua. Lerro horren mendebaldean [[graben]] bat sortu zen, kareharri gutxiagorekin. Bi eremu hauen artean [[uharri]]ak sortu ziren. Albiarrean [[Aitzondo]] eta [[Madalenaitz]]eko arrokak sortu ziren hasieran eta aro honen bukaeran [[Irurtzun]]en aurki daitezkeen [[kalkarenita]]k. Itsaso mailaren igoerak hondoko sedimentazio ereduak ezarri zituen. Garai honetako arroketan [[burdin karbonato]]zko noduluak sortu ziren, euren barruan askok fosilak dituztela.<ref name=Millan />
177. lerroa:
Hegoaldetik iparraldera doan zehar-ebaki bat egingo bagenu [[Uharte Arakil]]etik [[Amezketa]]]ra San Migel, Igaratza, Malloak eta Arritzagatik pasako ginateke, Txindokiren albo batetik. Bide horretan hasieran hegoalderantz okerturik dauden arrokak aurkituko genituzke, ia bertikalak eta bukaeran iparralderantz okerturik dauden arrokak, hauek ere oso bertikalizatuak. Honek argi uzten du arrokak tolesturik daudela antiklinak bat eratzen eta materialik zaharrenak, beraz, barrualdean egon behar direla ([[Alotza]]-[[Arrubi]] eta [[Malloak]]-[[Iribas]] eskualdean). Faila eta toles txikiagoak ere badaude, egitura guztiak bezala Ekialde-Mendebalde norabidekoak.<ref name=Horgue />
 
Hegoaldean mugatzen agertzen den egiturarik nagusiena [[Sakana]]ko [[alderantzizko faila]] da, [[Bilbo]]-[[Altsasu]] failaren jarraiepna. Faila honek egitura konplexuak sortzen ditu Sakanako iparraldean, batez ere [[Aitziber]] eta [[EtxegarateEtzegarate]] artean eta [[Irurtzun]]en, failaren bukaeran. Iparraldeko muga, ordea, Aralarko alderantzizko faila aurki daiteke, E-W norabidekoa, Larraitzen hegoaldetik Iribasera hedatzen dena [[Balerdi]]tik iparraldera. [[Baraibar]]ren du saltorik handiena, [[Lias]]eko arrokak eta Goi [[Albiar]]rekoak batzen dituen lekua. Faila hau [[Latasa]]raino hedatzen da eta hor norabide aldaketa du (NW-SE) eta Aralarko mendilerroaren ekialdeko muga litzateke. Bi faila hauek hedaduraz Irurtzunen elkartzen dira. Beste aldean, mendebaldean, [[Zaldibia]]tik hegoaldera [[Angiozar]]-[[Olaberria]] failarekin batzen da, Bilbo-Altsasu failaren paraleloa den beste faila garrantzitsu bat.<ref name=Horgue />
 
Mendebaldean ere garrantzi bereziko egitura bat aurki daiteke: [[Ataungo domo]]a. Bi antiklinalen interferentziaz sorturiko egitura berezia da. Bat Aralarreko antiklinala da, alderantzizko failarekiko paraleloa, eta bestea txikiagoa da, [[Zaldibia]]tik [[Lizarruzti]]ra hedatzen den antiklinala. Aralarko mendilerroaren barruan dagoen egiturarik garrantzitsuena Aralarko Antiklinala da. Bere hegoaldean [[Oderiz]]-[[Madotz]] sinklinal-antiklinal egitura dago, failekin mugatua. [[Latasa]]ren hegoaldean ere beste toles txikitxo bat dago, antiklinak itxurakoa, baina hau oso zatikatua agertzen da.<ref name=Horgue />