Elezahar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 88.11.165.211 wikilariaren aldaketak ezabatuz, 92.58.88.203 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
'''Elezaharra ''' edo '''kondaira''' ahozko edo idatzizko narrazio bat da, [[irudimen]] elementu gehiago edo gutxiago dituena eta, orohar, egiatzat pasarazi nahi dena edo, behintzat, egian oinarritua edo egiazko konturen batean edo bestean. [[Belaunaldi]]z belaunaldi igortzen da, ia beti ahoz eta, sarri, elementuak aldatzen dira, zerbait kendu delako edo zerbait gehitu.
 
== Etimologia eta ezaugarriak ==
[[Latin]]ez, elezaharrari ''legenda'' esaten zaio eta "irakurri behar dena" esan nahi du. Jatorrian, idatzizko narrazio bat da, ozen irakurri behar dena, eta jende artean, [[monastegi|monasterio]]en barruan, jangelako bazkari-afarietan edo eliza barnean, fededunak onbideratzeko, santu baten jaieguna ospatzean. Elezaharretan, zehaztasun historikoa alde batera uzten da, asmo morala zein izpiritualaren onerako, [[hagiografia]] edo elezahar hagiografiko edo pietatetsuetan bezala: horren, adibide ezagunena [[Jacopo della Voragine]]ren ''Urrezko Elezaharra'' da.