Baloi gidatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
6. lerroa:
[[Fitxategi:Flying boat.png|thumb|Francesco Lana de Terzik diseinatutako aireontzia]]
 
1670ean [[Francesco Lana de Terzi]] [[jesuita]]k —batzuetan «[[aeronautika]]ren aita» izendatua<ref>{{en}} [http://www.faculty.fairfield.edu/jmac/sj/scientists/lana.htm «Francesco Lana-Terzi, S.J. (1631-1687); The Father of Aeronautics»]</ref> baloi gidatu baten deskribapena argitaratu zuen. Kobrezko lau esferak eutsiko zioten airean, eta esfera haietatik airea hustuko zen. Nahiz eta oinarrizko printzipioa egokia izan, aireontzi hori ezin zen egin garai hartan, ez eta gaur egun ere; kanpoko presioak, izan ere, esferak kolapsatzea eragingo luke, salbu eta esferen lodiera hain handia izanda ezen astunegiak lirateke airean irauteko.<ref>{{en}} {{http://science.howstuffworks.com/question194.htm «Would a balloon filled with vacuum instead of helium float?»].</ref> Printzipio horiei jarraituz egindako ontzi hipotetikoari ''[[hutsezko aireontzi]]'' deritzo.
 
[[Fitxategi:BlanchardChannelFlight.jpg|thumb|left|Blanchard, [[Mantxako kanala]] zeharkatzen, 1785ean.]]
 
Baloi gidatu praktikoago bat deskribatu zuen [[Jean Baptiste Marie Meusnier]] lotinantak, {{lang|fr|''Mémoire sur l’équilibre des machines aérostatiques''}} («Makina aerostatikoen orekari buruzko txostena») izeneko txostenean; txosten hura [[Frantziako Akademia]]ri aurkeztu zion 1783ko abenduaren 3an. 1784an [[Jean-Pierre Blanchard]]ek eskuz eragindako helize bat egokitu zion baloi bati; propultsatzearren airean garraiatutako lehenengo gailu ezaguna da. 1785ean, [[Mantxako kanala]] zeharkatu zuen, eragiteko hegalak erantsita zituen baloi batean; gainera, txorien antzeko buztana zuen, norabidea gidatzeko.<ref>{{en}} Winter, Lumen; Degner, Glenn, ''Minute Epics of Flight'', New York, Grosset & Dunlap, 1933. OCLC 738688. Ikus 26–27. orrialdeak.</ref>