Erretorika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
:'''Erretoriko''' ''hitzak artikulu honetara dakar; diskurtso-figura edo literatura-figura gaitzat duen artikulua hau da: [[Figura erretoriko]].''
[[Fitxategi:DemosthPracticing.jpg|thumb|right|Demostenes, Atenasko hizlaria, [[oratoria]] praktikatzen [[Jean Lecomte du Nouÿ]] margolariaren irudiz (1842-1923).]]
'''Erretorika''' hitza [[greziera]]tik dator, ρητορική, eta euskaraz "hizlari batzarrean" esan nahi du. [[Latin]]ez ''ars rhetorica'' bezala ezagutu zen, "hizlariaren artea". [[Euskaltzaindia]]ren ''Literatura Terminoen Hiztegia''k horrela definitu du erretorika: "antze edo trebetasuna jendaurreko hitzaldi baten bidez iritzi baten alde egiteko konbentzitzeko moduan, eta orokorki hizkuntzaz baliatuz limurtzeko, hitzez nahiz idatziz, baina bereziki [[oratoria]] [[genero]]an. Halaber, trebetasun honen teoria edo jakintza adierazten dute". <ref>[[Xabier Altzibar]], 240 or.</ref> Honen arabera erretorika [[pertsuasio]]aren artea izango da eta hori modu egokiz aurrera eramateko lengoaiaren teknikak, prozedurak ikertuko eta antolatuko ditu.