Irlanda gaelikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
21. lerroa:
'''Irlanda gaelikoa''' [[Irlanda]]n [[Tudortarren Irlandako konkista|tudortarren konkista]]rarte ezarria egon zen bertako orden [[politika|politikoa]] da. Garai honetan Irlanda lau erresumetan antolaturiko [[klan]] eta [[tribu]]z osaturiko herrialdea izan zen: [[Leinster]] ({{lang-ga|Laighin}}), [[Connacht]] ({{lang-ga|Connachta}}), [[Munster]] ({{lang-ga|An Mhumhain}}) eta [[Ulster]] ({{lang-ga|Cúige Uladh}}). Erresuma hauek [[irlandera]]z «Tuah» izena jaso ohi zuten, etan lauetan nabarmenenak Connacht eta Ulster izan ziren.
 
[[XII. mendea]]ren amaieraldera [[Irlandako normandiar inbasioa|normandiar inbasioa]] jazo zen, ondorioz uhartearen zati handi bat [[kanbriar-normandiar]] jauntxoen menpe gelditu zelarik. Atzerritarren kontrolpean zegoen eremu honek [[Irlandako jaurerria]] izena jaso zuen. Halere, hurrengo mendeetan zehar, Irlanda gaelikoak konkista eta batez ere [[irlandarrak baina irlandarragoak|iritsi berrien gaeleratzearen]] ondorioz lur eremuak berreskuratuz joan ziren. Honela, [[XV. mendea]]ren amaieraldera, ingelesek eragin gaelikotik kanpo zegoen [[Dublin]] hiriaren inguruko «[[The Pale|''Oholesia'' edo ''The Pale'']]» zeritzon lur eremu estuaren jabe besterik ez zirelarik «[[The Pale|Oholesia]]»).
 
Hala eta guztiz ere, [[Ingalaterrako Erresuma]]aren erregetzen [[Tudor etxea]] gailentzean, tudortarrek hainbat militar kanpaniaen ostean jauntxo gaelikoak menperatzea lortu zuen. [[1541]]an Irlandako jaurerria [[Irlandako Erresuma]]n bilakatu zen, haren buru [[Ingalaterrako Erresuma]]ko erregea zelarik. Ondorengo [[1607]]ko [[Kondeen ihesaldia]]k [[Tudortarren Irlandako konkista|turdortarren errekonkista]] eta Irlanda gaelikoaren gainbehera amaigabeari hasiera eman zion.