Nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
6. lerroa:
Nazionalismoaren askotariko ikuspegi hauetatik abiatuz, nazionalismoaren azterketa akademikoa [[gizarte zientziak|gizarte zientziek]] burutu dute batik bat, [[politika|zientzia politikoak]], [[soziologia]]k eta [[historia]]k bereziki.
 
Azterketa hauetan sailkapen klasiko bat erabili ohi da, maila teorikoan erabilgarria dena baina praktikan forma puruan ematen ez dena. Sailkapen honen arabera, nazionalismoa [[etnia|etnikoa]] edo zibikoa izan daiteke. Edo berdina dena, nazionalismo mota jakin batek (etnikoa deitu ohi denak) ezaugarri kultural objektibo batbatean edo zenbaitetan ([[hizkuntza]], [[arraza]]...) jarriko du indarra; eta besteak (zibikoak) borondate politikoan. Bigarren forma hau Frantziako Iraultzatik eratorritako tradizio [[liberal]]arekin erlazionatu ohi da.
 
Baina, esan bezala, askotan banaketa hau nazionalismo jakin bat deskalifikatzeko erabiltzen da (X nazionalismoa etnikotzat joz), azterketa akademikotik urrunduz. Era berean, aipatutako nazionalismo eredu bi hauek errealitatean era nahasian ematen dira.