Henri Désiré Landru: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
45. lerroa:
 
Horrela jarraitu zuen Landruk. Paris inguruan etxea alokatu zuen eta behin eta berriro gonbidatu zituen ezkontzaren promesa egindako emakumeak. Bigarren biktima bat etorri zen, berriro alarguna eta lehengoa baino aberatsagoa, Madame Laborde-Line. Dupont zela esan zion, zerbitzu sekretuetako langilea eta berarekin bizitzera joateko gonbidapena egin zion. Gerra garaiko garai zalapartatsu haietan, berak inbertituko zizkion aurreratuta zituen diruak. Ez zen denbora asko pasa Madame Laborde-Line etxe berrian asesinatu eta erreko zuen arte.
 
== Landru Gambaisen ==
Ondo bizi zen Landru bere aberastasun berriekin eta bere hilketek ez zuten susmorik altxatzen. Etxez aldatu beharra, ordea, ez zen erosoa gaizkilearentzat, etxearen jabeari edo bizilagunei arrazoiak eman beharra, emazteari ere joan-etorrien esplikazioak luzatu beharra. [[Gambais]]en alokatu zuen etxea, ''Ermitage'' deituko ziona<ref>{{es}}http://www.museorevertecoma.org/v2/index.php?option=com_content&view=article&id=48:-henry-desire-landru-el-moderno-barba-azul&catid=5:criminales-famosos-asesinos-en-serie&Itemid=2</ref>.
 
[[1914]]tik [[1918]]ra bitarte, Landruk berdin jarraitu zuen, alargun gaixoak etxera erakarri, erail eta labean errez.
 
Aldi berean, bizitza ordenatua zeraman, seme-alabak maiz bisitatuz, aita leiala izanez eta emazteari opari garestiak eginez.
 
== Bizarurdin agerian ==
[[Fitxategi:Head of Henri Landru.jpg|thumb|300px|right| Landruren burua, [[Hollywood]]eko Heriotzaren museoan]]
Gerra amaitzean, sendiak desagertuen bila hasi ziren eta Landruren lasaitasunak bukaerara iritsi ziren. Madame Collomben sendiak gutuna idatzi zion [[Gambais]]eko alkateari informazioa eskatuz, herri horretan Dupont izeneko gizon baten ondoan ikusi zutela-eta.
 
Belin inspektoreak estutu zuen Landru. Madame Buissonen ahizpa joan zen oraingoan poliziarengana, Rue Rivoliko denda batean artelanak erosten ari zen bitartean, desagertutako ahizparen ''senargaiarekin'' topo egin zuenean. Polizia dendariarena joan zen eta Landruk utzitako txartela eskuratu zuen: Lucien Guillet, 76, Rue Rochechouart. Helbide horretara joan ziren [[1919]]ko [[apirilaren 11]]n, hiltzailea atxilo hartzeko asmoz eta amorante berriarekin aurkitu zuen, Fernande Segret aktorea.
 
Atxilotuaren benetako nortasuna ezagutu zuten eta 11 izen aurkitu zituzten bere agendan -Haietako lau konstatatutako desagerpenak ziren-. Era berean, ondo baino hobeto apuntatuta zituen [[Paris]]tik [[Gambais]]erako trenaren prezioak.
 
[[Apirilaren 29]]an, Landru eta jendarmeak [[Gambais]]era bidaiatu zuten. 295 giza hezur aurkitu zituzten erdi erreta, kilo eta erdi errauts eta kajoi batean gordeta zituen 47 urrezko hortz. Ondorenean, psikopatak biktimen arropa, altzari eta abar saltzen joan zela jakin zuten.
 
Landruren aurkako epaiketak urte pare bat iraun zuen eta gerra artean Parisen izandako ospetsuenetako bat bilakatu zen. Gizonak engainatu zituela onartu zuen, baina ez zuen sekula haien hilketak bere gain hartu<ref>{{es}}http://edant.clarin.com/diario/2002/01/06/s-04001.htm</ref>. [[1921]]eko [[azaroaren 30]]ean, kondena etorri zitzaion. 11 hilketa leporatu zitzaizkion, horiek izan baitziren frogatzea lortu zutenak. Poliziak, hala ere, Bizarurdinak 117 eta 300 emakume artean hil zituela esan zuen. [[1922]]ko [[otsailaren 25]]ean, [[gilotina]]n hil zuten [[Versailles]]ko kartzelan.
 
[[1947]]an, [[Charles Chaplin]]ek ''Monsieur Verdoux'' izeneko filma egin zuen Landruren bizitzan oinarrituz.
 
[[1963]]an, Landruk hilketen autore izatea onartzen zuen gutuna aurkitu zuten. [[Claude Chabrol]]ek zuzendu zuen ''Landru'' izeneko filma urte horretan bertan.