Lantalde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q27493 orrian
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Mikelelkoro lankidearen ekarpena ekarri, "lantaldearen oinarriak" artikulutik
28. lerroa:
* batzuetan taldekideek aurrez hartutako erabaki batekin datoz, besteen proposamenak aztertu gabe; kasu horietan, taldean botere edo karisma handiena duen kideen hautua aukeratzen da, sarri egokiena ez dena;
* taldearen baitan sortutako proposamenak taldekide jakin batenak direlako soilik onartu edo baztertu egiten dira, lan taldearen helbururako egokitasuna kontuan hartu gabe.
 
== Lantalde baterako ildoak ==
 
Lantaldeak bost ezaugarri hauek ditu oinarri:
*'''Osagarritasuna''': Kide bakoitza proiektuaren esparru jakin batean da aditua. Denen ezagutzak dira beharrezkoak arrakasta lortzeko.
*'''Koordinazioa''': Profesionalen lantaldeak, lider bat buru duela, modu antolatuan jardun behar du.
*'''Komunikazioa''': Banakakoen jarduerak koordinatzeko, beharrezkoa da kide guztien arteko komunikazio egokia.
*'''Konfiantza''': Kide bakoitzak uste osoa du gainerakoen lanean; lantaldearen arrakasta lehenesten da batik bat, ez norbera nabarmentzea.
*'''Konpromisoa''': Taldeko kide bakoitzak konpromisoa hartzen du onena emateko eta lana aurrera ateratzeko ahalegin guztiak egiteko.
 
Lantaldeak antolatzeko askatasuna du, eta bere kabuz har ditzake erabakiak, goragoko estamentuei baimenik eskatu gabe.
 
[[Kategoria:Giza baliabideen kudeaketa]]