Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
102. lerroa:
 
Kaixo, Josu. Ikusi dut Ipar Euskal Herriko udalerri guztietarako ''alkate → auzapez'' aldaketa egin duzula. Horrek badu zentzurik Lapurdi eta Nafarroa Behererako; ez, ordea, Zuberoarako. Izan ere, ''auzapez'' nafar-lapurteraren tradiziokoa da, baina ez beste ezein euskalkitakoa, ezta zubererakoa ere. Ikus ''Hiztegi Batua'' («''Lap.'' eta ''BNaf.''» markarekin dator), ''Orotariko Euskal Hiztegia'' eta abar. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2014-04-03, 20:41 ([[UTC]])
:Zubereraz kalean erabiltzen dena, ederki diozunez, ''mera'' da, eta euskara baturako ez dela egokia arautu du Euskaltzaindiak. Ipar Euskal Herriaren batasuna aipatu duzu ''auzapez'' erabiltzearen alde, baina nik goragoko arrazoi bat aipatuko dut: euskararen batasuna. Zubererari arrotz zaizkion bi formetatik, euskaraz egokiak diren bietatik orokorrena dena da aldeztekoa. Bestela, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga areagotzen arituko ginateke euskal wikipedian ere, eta kontra egingo genioke hainbat euskalarik (besteak beste, euskal lexikografo gorenetakoa dugun Ibon Sarasolak) aholkatzen dutenari.
:Zuberoaz ikerlan ugari egina den eta Santa Grazin bizi den Txomin Peillen euskaltzainak honela dio: «Hitz hau kanpotar hitz bezala ezaguna da, baina Basabürüan behintzat jende izena da Alkhát eta Alkhatbórda. Garai batean Larraiñen auzapezari hala zioten, orain «mera» frantsesetik hartua.» («Antzinako zubereraren aztarna batzu», ''Fontes Linguae Vasconum'', 59, ikus 111. orrialdea).
:Beraz, nahiz eta egun ''alkate'' arrotza zaion zubererari (''auzapez'' bezain arrotza), baina behinola erabili zen (Larraiñen bai, behintzat), hainbat deituratan gorde da, eta zuberotarrek ezaguna dute. Euskara batuan ''auzapez'' baino askoz zabalduagoa ''alkate'' izatearekin batera, Zuberoarako ''alkate'' erabiltzeko aski arrazoi iruditzen zait.