Kulak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
hasierako paragrafoa txukuntzea
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Kulakak''' ({{lang-ru|кула́к|kulak}}, «ukabila», hedaduraz «zekena»; {{lang-uk|Куркуль|Kurkulkurkul}}), [[Errusiar Inperioa]]ren azkenalditik eta [[Sobietar Batasuna]]ren hastapenetarainoko garaian, aberastasun handi samarra zuten [[nekazari]]en kategoria bat izan ziren. Errusiar Inperioaren azken urteetan sortuak, 1906. urtean [[Stolipin]] erreformaren ondorioz zenbait errusiar [[nekazari]] lur arlo ertainen jabe egin ziren; horiei ''kulak'' esaten zitzaien. [[NEP]]aren sasoian garatu ziren batez ere, eta [[Stalin]]ek bultzatutako lur [[kolektibizazio]]arekin talde antolatu gisa desagertu ziren.
 
[[Marxismo-leninismo]]aren lehenengo urteetan oso txarto ikusiak izan ziren baina geroago, [[Lenin]]ek bere lehenengo ideiak moderatu zituen. Stalinen gidaritzapean 1929-1933. urteen artean Kulaken aurkako hainbat ekintza egin zituzten. Hasiera batean lur horien kolektibizazioa lortu nahi zen. Honekin batera bertako lurralde batzuetan industrializazio]]a sortu edo ekoizpena handitu nahi zen. Azkenean gobernuko buruzagiek kulaken partaide ziren eta [[erresistentzia]] aktiboa egin zutenen kontrako sarraskiak egin zituzten. Besteak beste, lapurketa, hilketa eta [[lan esparru]] edo [[Gulag]]etara bihaldu zituzten kulakeko hainbat jabe eta beraien [[sendi]]ak.