Ramon Cabrera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Erretratua gehitu
17. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Cabrera-Calbo1.jpg|thumb|200px|left|[[Ramón Cabrera]]ren erretratua]]
[[Tortosa]]n jaio zen [[1806]]ko [[abenduaren 27]]an. [[Hirukoiztar ordena|Hirukoiztar fraideekin]] ikasi zuen, baina apaizgaitegia utzi eta [[Morella]]n aurkeztu zen Herbésko baroi eta koronelaren aurrean, [[Lehen Karlistada]]n boluntario aritzeko. [[1833]]an baroia menderatu eta fusilatu zutenean, Cabrerak berehala erakutsi zituen bere dohain militarrak. [[1835]]eko [[apiril]]ean, [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos V.ak]] [[Aragoi]]ko eta [[Valentziako erresuma|Valentziako]] indar karlisten buruzagi izendatu zuen [[Manuel Carnicer]]en ordez, eta bultzada handia eman zion gerrari, batetik bestera ibiltzeko zuen ahalmen bikainari esker. Eskualde hartako [[Tomas Zumalakarregi|Zumalakarregi]] izan zen Cabrera, eta "[[Maestrazgo]]ko tigrea" ezizena jarri zioten bere ankerkeriagatik.