'''Aleksandr Borodin''' ([[San Petersburgo]], [[1833Errusiar Inperioa]] {{data|1833|11|12}} - ''[[ibidem]]'',{{data|1887|2|27}}) [[1887musikagile]]) errusiar musikagileaa izan zen. [[Alexander Imeretinski|Imeritinski printzearen]] ondorengoa, mediku militarra eta Kimikako irakasle izan zen. Musika bere gisa ikasi zuen [[Mily Balakirev|Balakirev]] lagunarengadik ikasi baino lehen. [[Bostak (musikagile taldea)|Bosten Taldeko]] kide sortu zenetik, hogei urte eman zituen ''Igor Printzea'' bere lan nagusia prestatzen (1890. urtean [[Nikolai Rimsky-Korsakov|Rimski-Korsakov]] eta [[Aleksandr Glazunov|Glazunov]] musikariek bukatu zuten lana). Borodinek erabilitako gaiek jatorri folklorikoa duten arren, italiar kutsu nabaria du haren musikak. Lan gutxi baina bikainak utzi zituen Borodinek: ''Asia Erdialdeko estepetan'' (1880), ''Pianorako Suite Txikia'' (1885) eta ''Ipar Printzea'' operako ospe handiko ''Dantza Polovtsiarrak''. Lan horiez gainera, hiru sinfonia egin zituen.