Liburutegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Liburutegia''' edo '''biblioteka''' [[informazio]]a komunitate batera zabaltzeko helburuarekin [[liburu]]ak eta bestelako [[agiri]]ak jaso, antolatu, sailkatu eta publikoaren eskura jartzen duen erakundea da. Liburutegietan lan egiten duten pertsonak [[liburuzain]]ak edo bibliotekariak dira. Hala ere, pertsona baten liburu bilduma pribatuari ere liburutegi deritzo. Izan ere, mende luzeetan zehar liburutegiaren zeregin soila liburu eta beste agirien bilduma egin eta, kasurik hoberenean, modu egokian antolatzea izan zen, baina XIX. mendetik aurrera, [[Argien Garai]]ko joerari jarraiki, liburutegiaren helburua jakintza gizartera zabaltzera aldatu zen. Horretarako, liburutegi publikoaren ideia zabaldu eta gauzatzen da aldi berean. XIX. mendeko [[positibismo]]ak [[zientzia]]ren garapena eta zabalkuntza ekartzearekin batera, liburutegietako jarduera modu zientifiko eta sistematiko batez aztertzeari ekin zitzaion, [[bibliotekonomia]] diziplina berriaren baitan. Liburutegiaren espezializazioa ere gertatu da eta [[liburutegi publiko]]az gainera, egun informazio berezitua eskaintzen duten dokumentazio-zentroak, unibertsitateko liburutegiak, [[eskolako liburutegi]]ak, [[mediateka]]k eta [[artxibategi]]ak ere badaude informazio-gune moduan. Beste alde batetik, historiako euskarri nagusia liburua izan da, baina egun liburutegiek informazioa eskuratzeko beste euskarri eta teknologietarako sarbidea ere eskaintzen dute; hain zuzen, informazio-iturri moduan [[Internet]]ek duen nagusitasunak liburutegietako zereginaren eta liburuzainen lanaren birplanteamenduaren beharra ekarri du kasu askotan. [[Liburutegiaren Nazioarteko Eguna]] [[urriaren 27]]an ospatzen da 1997 urteaz geroztik.
 
=== LiburutegiLiburutegiern publikoakhistoria ===
 
Lehen liburutegiak [[tenplu]]etako erlijioari buruzko testu-bildumak eta gobernuetako [[artxibo]]ak izan ziren.<ref>{{Erreferentzia
|izenburua=History of Libraries of the Western World
|izena=Michael H.
|abizena=Harris
|urtea=1999
|orrialdeak=8-9
|url=http://books.google.es/books?id=KQ3FmadbMvkC&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false}}<ref>
 
== Liburutegi publikoak ==
 
{{sakontzeko|Liburutegi publikoak}}
Liburutegi publikoa herri edo auzo mailako informazio-zentro bat da, erabiltzaile orori irekia. Liburutegi publikoetan, erabiltzaile guztiek eskubide berberak izaten dituzte informazioa eskuratzeko, adina, arraza, sexua, erlijioa, nazionalitatea, hizkuntza edo gizarte-maila edozein izanda ere. Zerbitzu eta material arruntak erabiltzea ezinezkoa zaien erabiltzaileen kasuan, zerbitzu eta material bereziak eskaintzen dira, hala nola hizkuntz gutxiengoen kasuan, minusbaliotasunak dituzten pertsonen eta ospitaletan eta kartzelan dauden pertsonen kasuan.
Liburutegi batek ez luke liburu edo agiririk ideologia, politika edo erlijioz zentsuratu behar; eskaintzen dituen zerbitzuek ere ez lukete ideologia, erlijio edo merkataritza interesen mendean egon behar. Adin guztietarako material egokia izatea ere garrantzitsua da. Informazioa eskuratze egoki baterako, agirien euskarri egoki, azkar eta fidagarriak sustatzen dira, horietarako beharrezkoa den teknologiarekin batera, erabiltzailaren ezagupenak kontuan harturik betiere.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
== Kanpo loturak ==
13 ⟶ 26 lerroa:
{{wikiesanak|Liburutegia|Liburutegia}}
 
[[Kategoria:Liburutegiak| ]]
 
{{NA lotura|he}}