Gaelikoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Gaelikoak''', '''goidelikoak''', '''gaelak''' edo '''goidelak''' ([[irlandera zaharra|irlandera zaharretik]], ''Goídel'') [[Irlanda]]ko, [[Eskozia|Eskoziako]] eta [[Man|Man]] uharteko [[zeltiarzelta]] herriei eta euren hizkuntzen hiztunei ematen zaien izena da. Hain zuzen ere, hizkuntza horiek [[Irlandako gaelera]] (irlandera ere deitua), [[Eskoziako gaelera]] eta Man uharteko gaelera ([[manxera]] izenaz ezagunagoa) dira eta [[hizkuntza goidelikoak|hizkuntza goideliko]] delakoen barruan daude. Hizkuntzen multzo hori, berriz, Britainiar Uharteetako [[Zeltiarzelta hizkuntzak|zeltiarzelta hizkuntzetako]] azpitaldeetako bat da; beste adarra [[Britoi hizkuntzak|britoi]] taldeko [[galesera]]k, [[bretainiera]]k, [[kornubiera]]k eta [[kunbriera]]k osatzen dute.
 
Gaelak Irlandara iritsi ziren azken herrizelta zeltiarraherria izan ziren. Historialariek K.A. 100. urte inguruan kokatu izan dute haien helduera baina zalantza ugari daude.<ref>http://irelandahistory.blogspot.com.es/</ref><ref>http://www.electricscotland.com/webclans/cairney/18.htm</ref> Bestalde, tradizionalki, [[Lebor Gabála Érenn]]''' '''izkribuan ''(Irlandako Konkistaren Liburua) ''agertzen''' '''diren [[milesiarrak|milesiarrek]] gaelikoak sinbolizatzen zituztela uste izan da baina zenbait ikerlariren ustez, baliteke liburu horretan agertzen diren [[Tuatha Dé Danann]] delakoak izatea benetazko gaelak, liburu hori idatzi zuten monje kristauek, anti-[[pagano]] sutsuak izan arren, haien aldeko jarrera azaldu baitzuten bertan behin eta berriz, gerora milesiarrekin egingo zuten bezalaxe. Hori hala balitz, orduan milesiarrek gaeliko kristautuak sinbolizatuko lituzkete. Edonola ere, ez dago ezer garbirik eta ezin da ahaztu "Lebor Gabála Érenn" printzipioz historia liburu soil bat ez baino batez ere mito liburu bat dela.<ref>RANELAGH, John O'Beirne: ''A short history of Ireland''. Cambridge: Cambridge University Press, 1994. 19. orria. [Helbide honetan ikus daiteke: http://books.google.es/books?id=xfx0VGIXiPYC&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false]</ref>
 
[[Erromatar Inperioa|Erromatarrek]] eta [[Antzinako Grezia|greziarrek]] gaelei ''Hiberni ''deitu zieten ([[Hibernia]] izena eman baitzioten gaur egungo [[Irlanda]] irlari). IV. mendetik aurrera ordea, [[Britania]] erromatarra erasotzen zuten gerlari irlandarrei ''Scoti'' edo [[Eskotoak|eskoto]] deitzen hasi ziren idazle latindarrak (zeinak nonbait "lapurrak" edo "legez kanpokoak" esan nahi zuen) eta azkenerako hitz hori gael guztiak izendatzeko erabiliko zen. Hala, gaur egun bitxia iruditzen baldin bazaigu ere, Irlandari ''Scotia ''deitu zioten.
7. lerroa:
"Gael" izena berriz [[Irlandera zaharra|irlandera zaharreko]] ''Goídel'' hitzetik dator eta aldi berean azken hitz hau IV. mendean [[galesera|galeserazko]] ''Gwyddyl ''hitzetik hartutakoa dela uste dute ikerlariek.<ref>Ibídem, 20. orria.</ref> ''Gwyddyl ''honek dirudienez "basoko / Mendiko jendea" esan nahi zuen eta irlandarrak izendatzeko erabiltzen zen.
 
V. mendean, gaelak Irlandatik atera eta [[Man uharte|Man uhartea]] eta ordurarteordu arte [[pikto]]ek populatua zegoen [[Kaledonia]] inbaditu zituzten, horren ondorioz, pixkanaka pixkanaka azken lurralde hau ere ''Scotia ''izenez ezaguna izaten hasi zelarik (hortik gaur egun daraman izena). Gaelen sorleku zenari ordea ''Irlanda'' deitzen hasiko dira.
 
Nahiko informazio gutxi dago herri gaelikoei buruz, idazle eta nabigatzaile klasikoek deskribatu dituzten arren. Esan bezala, erromatarrek eta greziarrek, [[Hibernia]] deitu zuten gaur egun [[Irlanda]] dena, olerki batean, [[Juverna]] ere deitzen den arren, eta, ondorioz, irlandarrei, [[hiperborea|hiperboreo]] deitu zieten.
21. lerroa:
* [[Eskoto|Eskotoak]]
* [[Piktoak]]
 
[[Kategoria:Zelta herriak]]
[[Kategoria:Irlandarrak]]