Joe Mitty: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
23. lerroa:
 
'''Joe Mitty''', jaiotzez Joseph Sidney Mitty, ([[Islington]] ([[Erresuma Batua]]), [[1919]]ko [[maiatzaren 7]]a - [[2007]]ko [[iraiilaren 30]]a) opari denda zen Oxfam bigarren eskuko arropa eta beste salgaiak saltzen zituen denda bilakatu zuen saltzaile britainiarra izan zen. Gaur egun, Erresuma Batuan, 700 bat Oxfam denda badira.
 
== Biografia eta lorpenak ==
[[Fitxategi:Fair trade - Oxfam 01.JPG|thumb|300px|right| ]]
 
Joseph Sidney Mitty [[Londres]] iparraldean dagoen [[Islington]]en ([[Erresuma Batua]]) jaio zen [[1919]]ko [[maiatzaren 7]]an.
 
Aita Royal Arsenaleko langilea zen eta Joek 12 urte besterik ez zituenean hil zen, amak bakarrik zaindu zuelarik.
 
[[1942]]an armadan zegoen Dorothy Whitekin ezkondu zenean eta bikoteak bi seme eta alaba izan zituen. [[II. Mundu Gerra]] garaian, erakunde honen kontuen ardura eraman zuen eta gerraren eraginpean nekez zebiltzan zibilen artean erabilitako arropa banatzeko arduraduna izan zen. Horrela ikusi zuen, txirotasunaren aurkako borroka negozio ederra izan zitekeela eta ''Behartsua jantz ezazu, aberastuko zara-eta!'' lema gauzatu zuen.
 
[[1946]]an, Mittyk armada utzi zuen eta Oxfordera joan zen bizitzera. 75 £ ordaindu zuen lur eremua erosi zuen eta hurrengo 60 urtetan emazterekin biziko zen etxea eraiki zuen. Hasieran aire ontzi ekoizpenerako ministeritzan aritu zen lanean, baina, [[1949]]an, Oxfordeko Gosearen aurkako Komitearentzako administratibo izateko lan iragarki batean erreparatu zuen -Gerora, Oxfam izango zen erakundea- eta Mittyk bere burua aurkeztu zuen. Hasiera batean beste bolondresekin batera kobratu gabe aritu bazen ere, gero soldatapeko lehen langilea bilakatuko zen. [[1971]]n, milioi libra baino gehiagoko irabaziak lortu zituen
<ref>{{es}}http://www.telegraph.co.uk/news/obituaries/1564925/Joe-Mitty.html</ref>.
 
[[1989]]an alaba Gloria hil zen eta, [[1995]]ean, berriz, Dorothy emaztea ere galdu zuen.
 
[[2000]]n, milatik gora ziren Oxfam karitate dendak eta milaka bolondres ari ziren beretzat lanean.
 
Joe Mitty [[2007]]ko [[irailaren 30]]ean hil zen, 88 urte zituenean. Bere semeetako batek hartu zuen aitaren lanaren jarraipenaren ardura<ref>{{en}}http://www.theguardian.com/news/2007/oct/09/guardianobituaries.voluntarysector</ref>.