Ekin (historikoa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q961755 orrian
No edit summary
9. lerroa:
[[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJak]] hasieratik talde honen kontra agertu zen, batez ere ikusirik Ekin-ekoek [[EGI]]ko (EAJren gazte taldea) militanteak bereganatzen ari zirela.
 
Egoera horretan, EAJk bultzatuta, [[EGI]] eta Ekin batu egin ziren ([[1955]]) eta [[Euzko Gaztedi]] izena hartu zuten. Gazteen erakundearen EAJ alderdiarekiko harremana zailduz joan zen eta tirabirak handituz. [[Jose Antonio Agirre]] lehendakariak egoera konpontzeko ahaleginak egin zituen, baina [[Hego Euskal Herria|Hegoaldeko]] buruzagi nazionalisten (batez ere [[EBB]]eko presidente zen [[Juan Ajuriagerra]]) eta Ekin-etik zetozen militanteen arteko lankidetza ezinezkoa izan zen.
 
[[1958]]an EAJren kontrola onartzen ez zutenek Euzko Gaztedi utzi zuten eta [[1959]]an talde politiko berria sortu zuten EAJtik behin betiko aldenduz: [[Euskadi Ta Askatasuna]] (ETA). Funtsean Ekin sortu zuten berberak izan ziren ETA sortu zutenak: [[Txillardegi]], [[Julen Madariaga]] eta [[Benito del Valle]].
 
== Ikus, gainera ==