Remigio Mendiburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Remigio Mendiburu Miranda''' ([[Hondarribia]], [[Gipuzkoa]], [[1931]]ko [[uztailaren 31]] – [[Bartzelona]], [[Katalunia]], [[1990]]eko [[apirilaren 16]]a)<ref name=Makazaga2008>{{es}} Leire MAKAZAGA LANAS: [http://hedatuz.euskomedia.org/7415/1/26335351.pdf «Remigio Mendiburu en su etapa final: la década de los ochenta»], ''Ondare'', 26, 2008, 335-351.</ref> [[euskal herri]]tar eskultorea izan zen. [[Zur]]a erabili zuen gehienbat, eta hark egina da [[Korrika]]ren lekukoa. Metalak eta harria ere landu izan zituen. Kolorea ia baliatu gabe, zuhaitzen enborrak lantzea izan zen Mendibururen konstante bat. Enborren formak errespetatuz, baina hainbat tresnaren bidez manipulatuz, anitz gai jorratu izan zituen. Korapilatutako enborren esperientzia totemikoak, sustraietara begiratzen dutenak.
 
== Bizitza eta pentsaera ==
 
[[Frantzia]]ra erbesteratu behar izan zuen, [[Espainiako Gerra Zibila]]k eraginda. Oso gazte zela Madrilera joan eta San Fernando Akademia ospetsuan hasi zen Arte ikasketak egiten. Handik [[Bartzelona]]ra egin zuen, eta San Jorge Arte Ederretakoan garaiko artista eta intelektualekin harreman zuzena izan zuen: [[Tapies]], [[Miró]], [[Portabella]] eta [[Guinovart]].