Craven Cottage: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
8. lerroa:
| edukiera = 60.355
| neurriak = 105 x 68 metro
| jabea = [[Fulham F.C.Football Club]] (1896–2002, 2004–egun)<br>[[Fulham L.F.C.]] (2000–2003)<br>[[Harlequins Rugby League#Fulham Rugby League Club|Fulham Rugby League Club]] ([[Rugby Football League Championship|RFL Championship]]) (1980–1984)
}}
'''Craven Cottage''' [[Ingalaterra]]ko [[Londres]] hiriburuko [[Fulham]] auzoan eta [[Tamesis ibaia]]ren alboan dagoen [[futbol]] estadio bat da. [[1866]]an eraiki zen, [[Archibald Leitch]] [[eskoziar]] arkitektoak diseinatua izan zelarik, eta [[1896]] ezkeroztik [[Fulham F.C.Football Club]] taldearen egoitza da. Ingalaterrako estadio politena izatearen ospea du, nahiz eta edukieraz txikia izan, britainiar futbol zelai tradizionalen giroa eta izaera hobekien mantendu baitu, bai eta usadiozko harmaila ederrak ere.
 
Estadioak 25.700 ikusleentzako edukiera du, halere [[1938]]ko [[urriaren 8]]an [[Fulham F.CFootball Club]] eta [[Midwall Dockers]] taldeen arteko partidura 49.335 ikusle bertaratu ziren, edukiera errekorra ezarriz. Ondoren zutikako guneetan ere eserlekuak jarri zirenean, gaur egungo edukierara pasatu zen.
 
Bestalde, estadio honetan [[Premier League]]ko azken aldian jazotako balentria handi eta oroigarrienetako bat gertatu zen, herrialde hartako futbol zaleek umorez ''The Great Escape'' ("Eskapada Ederra") izenez batailatutakoa: [[2007]]-[[2008]] denboraldia Fulham Football Club talde apalak Premier Liga amaieran mailari ozta-ozta eustea lortu zion. Hiru jardunaldi falta zirela 17. postuan zeuden, salbaziotik 5 puntura, ondorioz taldeak mailari eustea ezinezko ametsa zirudien. Ondorengo jardunaldietan [[Manchester City Football Club]], [[Birmingham City]] eta [[Portsmouth Football Club]] taldeei jarraian irabaziz (gainera lehenengo bi partiduetan aurkako emaitzei buelta emanez) miraria zirudiena egi bilakatu zuen.
 
==Harmailak==
Estadio honetako harmaila edo alde bakoitzak bere izena du:
* Hammersmith End (bertakoek ''Hammy End'' deitua,usadioz taldearen zaletu zalapartarienen kokalekua)
* Putney End (udadioz bisitari eta "zaletu neutralen" kokalekua)
* Riverside Stand ([[Tamesis ibaia|Tamesis ibaira]] begira dagoen aldea)
* Johnny Haynes Stand ([[1905]]an [[Archibald Leitch]] diseinatu eta eraikia, [[2005]]an zendu berria zen [[Johnny Haynes]] jokalari ohiaren omenez berrizendatua izan zen. Bertan sarrera salmenta postua eta taldearen denda dago, gainera garai bateko egurrezko eserlekuak mantentzen ditu)
* The Pavilion (hau ere Johnny Haynes aldearen antzera, [[1905]]an [[Archibald Leitch]] diseinatu eta eraikia)
 
==Iruditegia==
<gallery>
Irudi:Fulham_v_Pompey_(1).JPG|Hammersmith harmaileko zaletuak.
Irudi:INTERIOR_MONTAGE_OF_HAYNES_STAND.jpg|[[Johnny Haynes]] futbolariaren irudiak eta egurrezko eserlekuak bere izena daraman harmailan.
Irudi:Fulham_Football_Club_-_geograph.org.uk_-_577777.jpg|Johnny Haynes harmailaren kanpoaldea.
Irudi:Craven_Cottage_LH4736.jpg|Estadioa eta [[Tamesis ibaia]]ren aireko ikuspegia.
Irudi:Fulham_Football_Club,_Craven_Cottage_-_geograph.org.uk_-_577769.jpg|The Pavilion estadioaren kanpoaldetik ikusita.
<gallery>
 
{{commonskat|Craven Cottage}}
 
[[Kategoria:Ingalaterrako futbol zelaiak]]