Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
87. lerroa:
== «Ezkutu Kanadarra» artikuluaren izenburuaz ==
 
Aupa, Josu. Artikulu horren izenburuari dagokionez, egia da [[Wikipedia:Politikak#Jentilizioen_erabilera|jentilizioen erabileraz onartu genuen politikaren]] aurkakoa dela, baina politiken orriaren hasierako azalpenean bertan Euskaltzaindiaren arauak ageri dira wikipedia honetako irizpiderik funtsezkoentzat. Beraz, politika guztietan nagusi-nagusia hori denez, [https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ezkutu_Kanadarra&curid=394565&diff=3922098&oldid=3921696| kendu egin dut zuk jarritako oharra], nahasgarria zelakoan.
 
Egia da badugula kontraesan bat hor (hiztegirik hoberenetan ere izaten dira kontraesanak...), baina politiken hierarkiari begiratuta, Euskaltzaindiaren arauak errespetatzea dator lehenik, eta Euskaltzaindiaren arau batek jentilizioa eskuinean dakarrenean arau hori errespetatu behar ez denik ez dugu onartu (170. arau hori eta kasu jakin batzuetan —ez beti: ''Arabiar Emirerri Batua, Britainiar uharteak, Erromatar Inperioa''...— jentilizioa eskuinetara daramaten duten beste arau batzuk jentilizioez izan genuen eztabaida baino bi urte geroagokoak direlako, besteak beste). Hala, bada, euskal wikipediako hizkuntza arloko politika nagusiarekin bat dator «[[Ezkutu Kanadarra]]» artikuluaren izenburua, nahiz eta maila apalagoko beste politika bat betetzen ez duen. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2013-09-10, 21:32 ([[UTC]])