Manex Erdozaintzi-Etxart: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
16. lerroa:
== Bizitza ==
 
Filosofia eta teologiako ikasketak egin zituen. Akitaniako[[Akitania]]ko frantziskotarren nagusi izendatu zuten (1978), eta [[Tolosa Okzitania|Tolosako (Okzitania)]] fraidegaien komentuko nagusi izan zen. Gaztetatik, kristautasunarekiko eta Euskal Herriarekiko konpromisoa uztarturik, lan handia egin zuen euskal Elizaren eta euskal kulturaren eta gizartearen alde. Nabarmena izan da Erdozaintziren ekarpena eta eragina bereziki Iparraldean garatu diren erlijio, gizarte, kultur nahiz politika mailako hainbat proiektutan, betiere helburu berarekin: euskal Eliza berriaren eta euskal kulturaren zabaltzea eta sustatzea. Batzuetan sortzaile gisa, bestetan laguntzaile edo animatzaile, honako proiektu eta talde hauetan egin zuen lan: Anaitasuna fraide euskaldunen anaidia (1972), Fededunak kristau taldea (1972), Argi Bil elkartea (1974), Herria eta Eliza kristau mugimendua (1975), Donapaleu eta Donibane Garaziko Gau-eskolak (1976), Herriarekin apaiz taldea (1977), ''[[Herriz Herri]]'' Donapaleuko astekaria(1980), Bertsolarien Lagunak (1980), [[Seaska]] eta Ikas.
 
Idazle gisa, artikulu eta olerki ugari idatzi zituen, eta bi liburu argitaratu zituen: ''[[Hinki-hanka]]'' (Elkar, 1978) olerki bilduma, eta ''[[Gauaren atzekaldean]]'' (Elkar, 1982) eleberria; beste bi haren heriotzaren ondoren argitaratu ziren: ''[[Herri honen erraietan]]'' (Maiatz, 1985) eta ''[[Bizitza pilpirak, Nafarroari poema irekia, Herri honen erraietan]]'' (Maiatz,1994), olerki liburuak horiek ere.