Garesko zubi erromanikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
18. lerroa:
| webgunea =
}}
'''Garesko zubi erromanikoa''' [[Nafarroa Garai]]ko [[Izarbeibar]] eskualdeko [[Gares]] udalerrian dagoen [[zubi]] [[erromaniko]] bat da, [[Arga]] ibaia zeharkatzen duena. Zubi horretatik [[Done JakueDonejakue bidea]] igarotzen da; hain zuzen ere, [[Orreaga]]tik datorren bide nagusia eta [[Somport]]etik datorren adarra bertan elkartzen dira. [[NA-7040]] errepidearen eta herriguneko San Pedro kalearen artean kokatua dago.
 
== Historia ==
[[XI. mendea]]n [[Done JakueDonejakue bidea|Done JakueDonejakue bideko]] erromesei Gares udalerrian Arga ibaia zeharkatzea ahalbidetzeko asmoz [[Antso III.a Gartzez Nagusia]] erregearen emazte [[Munia Gaztelakoa]]ren aginduz —edota [[Gartzia III.a Santxez Nafarroakoa]] erregearen emazte [[Estefania Foixkoa]]ren aginduz— eraiki zen. Zubi honek udalerriari [[gaztelania]]zko ''Puente La Reina'' («Erreginaren Zubia») izena eman zion.
 
== Eraikina ==
Zubia 110 metro luze da, eta bertatik 4 metro zabal den galtzada iragaten da. Zubiari [[Erdi puntuko arku|erdi puntuko]] 6 arkuk eta 5 zutarrik eusten diote.
 
Done JakueDonejakue bidea egiten duten erromesen deboziozko santuen irudiak ditu zubiak. Bestalde, gurutzea eta harrizko gurutzea ere bazituen, bai eta usadioz espetxeetako presoei laguntza emateko helburuz zubitik igarotzen ziren erromes eta bisitariek euren diru eskaintzak uzteko lekua ere. Mendeak igaro hala, baina, gurtza adierazpen horiek desagertuz joan ziren. [[1834]]. urte arte, zubiaren erdian bazen [[Puiu]]ko Andre Mariaren edo ''Txoriaren Ama Birjinaren'' irudia zuen horma-hobi bat, ''Txoriaren kondaira'' deritzonaren gertalekua. [[1843]]an Ama Birjinaren irudia ibaitik hurbil dagoen San Pedro elizara eraman zuten.
 
== Iruditegia ==